Edukira joan

Vu de l'extérieur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vu de l'extérieur
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1973ko azaroaren 13 (Frantzia)
GrabazioaMusika 1973ko martxoaren 26, 27 eta 28 (Studio Phonogram, Londres) Ahotsa 1970ko irailaren 17, 19 eta 25 (Studio des Dames, Paris)
Musika motaRock, Pop
Iraupena28:02
HizkuntzaFrantsesa
Serge Gainsbourg taldearen kronologia
Histoire de Melody Nelson
(1971)
Vu de l'extérieur
(1973)
Rock Around the Bunker
(1975)

Vu de l'extérieur Serge Gainsbourg-en hamaikagarren estudioko diskoa da, 1973an kaleratua.

Vu de l'extérieur Serge Gainsbourgen bigarren album-kontzeptualtzat batzutan hartu izan da, abestiek halako batasuna dutelako, maitasuna eta eskatologiaren inguruan. Hala ere, disko honetan ez da istorio bakar eta osatu bat garatzen, Histoire de Melody Nelson eta L'Homme à tête de chou-n bezala, baizik eta, Rock Around the Bunker diskoan bezala, gai eman bati buruzkoa da, ikuspuntu eta trataera ezberdinekin, album-kontzeptuala izan gabe.

Diskoaren grabaketaren erdian, 1973ko maiatzean, Serge-k bere lehen bihotzeko krisia jasan zuen[1]. Ia heriotzera daramaion esperientzia hau diskoaren lehen abestian islatzen da, Je suis venu te dire que je m'en vais abestian, eta bertan Jane Birkin-en, Serge-ren emaztearen negar-sotinkak adi daitezke. Abesti hau Gainsbourg-en adierazgarrienetakoa eta ospetsuenetakoa da eta Paul Verlaine-ren olerki batean inspiratuta dago, Chanson d'automne-en hain zuzen[2].

Abestien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen.

Vu de l'extérieur
Znbk. Izenburua Iraupena
1. "Je suis venu te dire que je m'en vais"   3:20
2. "Vu de l'extérieur"   3:38
3. "Panpan cucul"   2:40
4. "Par hasard et pas rasé"   2:26
5. "Des vents des pets des poums"   2:53
6. "Titicaca"   2:57
7. "Pamela Popo"   2:23
8. "La poupée qui fait"   2:59
9. "L'hippopodame"   1:44
10. "Sensuelle et sans suite"   3:02
  • Serge Gainsbourg - ahotsa, hitzak eta musika
  • Alan Hawkshaw– musika-zuzendaritza, moldaketak eta teklatuak
  • Brian Odgers - baxua
  • Dave Richmond - baxua
  • Douglas Wright - bateria
  • Chris Karan - perkusioak
  • Alan Parker - gitarra akustikoa eta elektrikoa
  • Judd Proctor - gitarra akustikoa[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7
  2. a b L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991. Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]