Histoire de Melody Nelson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Histoire de Melody Nelson
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1971ko martxoaren 24 (Frantzia)
Grabazioa1970ko maiatzaren 4, 5, 8 eta 11 (Studio des Dames, Paris)

1970ko apirilaren 21-23 (Marble Arch, Londres)

1971ko urtarrilaren 11-14 eta otsailaren 1, 2 eta 4 (Studio des Dames, Paris)
Musika motarock progresiboa, aitzinpunk
Iraupena27:57
HizkuntzaFrantsesa
Serge Gainsbourg taldearen kronologia
Jane Birkin - Serge Gainsbourg
(1969)
Histoire de Melody Nelson
(1971)
Vu de l'extérieur
(1973)

Histoire de Melody Nelson (Melody Nelson-en istorioa, euskaraz) Serge Gainsbourg-en hamargarren estudioko diskoa eta bere lehen album kontzeptuala da, Jean-Claude Vannier-en lankidetzarekin idatzia eta 1971an kaleratua.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an Serge Gainsbourg-ek Jane Birkin ezagutu zuen, eta laster biek bikote-harreman bat hasi zuten. Lehendik, Sergek bazeukan Lolita eleberriari buruzko musikal bat sortzeko ideia, neskatila ingeles baten inguruko maitasun musika-lan bat konposatzearen ideiarekin nahastu zena, baina Vladimir Nabokov-en ezezkoaren aurrean, eta Je t'aime... moi non plus abestiaren arrakasta eta gero, Sergek bere kabuz Histoire de Melody Nelson album kontzeptuala eratu zuen, gizon heldu baten eta neskatxa gazte baten amodiozko historiari buruzkoa[1].

« Jane gabe ez zatekeen diskorik egon. »
Serge Gainsbourg[1]

Grabaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoa zatitan grabatu zen, 1970 eta 1971 urteen artean, Pariseko Dames eta Londresko Marble Arch estudioetan. Jean-Claude Vannier musikagilea moldaketez eta musika-zuzendaritzaz arduratu zen, besteak beste. Jane Birkinek zenbait hitz eta soinu abestu arren, ahotsa ia osorik Serge Gainsbourg-ena da, batzuetan abestu baino olerkien narrazioa egiten duena[1].

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Album kontzeptuala bezala, istorioa –kutsu semiautobiografiko batzuk dituena- diskoaren zazpi abestietan garatzen da.

Hasieran, gizon heldu batek bere Rolls Royce Silver Ghost 1910–ean galdurik dabil eta nahigabe txirrinan zihoan neskatila gazte eta ilegorri bat harrapatzen du. Laster Melody Nelson deitzen dela jakiten du (Melody). Ondoren subjektiboagoak eta sentimenduak adierazten dituzten abestiak agertzen dira. Bertan, bien arteko maitasun-harremana hasten da. Ballade de Melody Nelson abestian Melody oso gaztea dela (Quatorze automnes / Et quinze étés)[2] azaltzen da, Valse de Melody abestiak ukitu surrealistak ditu eta Ah! Melody abestian bi amoranteen arteko jokoak eta jeloskortasuna agertzen dira.

Jarraian, L'hôtel particulier abestian bi protagonistak hoteltxo batera joaten dira. En Melody abestia instrumentaltasun handiarekin eta emakume-barreekin hasten da, baina amaieran Melody gazteak hegazkinez alde egiten du, istripua izanez (Cargo Culte)[2].

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoaren azalean agertzen den argazkian Jane Birkin dago, ileorde gorri batekin eta gerritik gora biluzik, panpinatxo bat bularraren aurka besarkatuz. Soinean galtza bakeroak daramatza, irekiak, izan ere ordurako Jane Charlottez –Gainsbourg eta berak izandako alabaz- haurdun zegoen[1]. Argazkia Tony Frank-ek atera zuen.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoaren hasiera bateko salmentak urriak izan ziren, 15000 ale baino ez salduz nahiz eta kritikak “aro popeko lehen benetako poema sinfonikoa” zela esan[1].

Hala eta guztiz ere, 1979an Gainsbourgek Aux armes et cætera diskoan Marseillesa-ren reggae bertsioa egin eta gero, salmenta arrakastak izaten hasi zen, eta Histoire de Melody Nelson, Gainsbourg-en beste album kontzeptualarekin batera (L'Homme à Tête de Chou), urrezko diskoa eskuratu zuen.

2011ean albuma berrargitaratu zen, 1971ean alde batera utzi ziren abestien aldaera ezezagunekin, eta ordura arte argitaragabeko abesti batekin: Melody lit Babar.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti guztien hitzak Serge Gainsbourg-ek idatzi zituen.

Histoire de Melody Nelson
Znbk. IzenburuaMusika Iraupena
1. "Melody"  Serge Gainsbourg 7:33
2. "Ballade de Melody Nelson"  Jean-Claude Vannier 2:00
3. "Valse de Melody"  Serge Gainsbourg 1:32
4. "Ah! Melody"  Jean-Claude Vannier 1:46
5. "L'hôtel particulier"  Serge Gainsbourg 4:08
6. "En Melody"  Serge Gainsbourg/Jean-Claude Vannier 3:27
7. "Cargo Culte"  Serge Gainsbourg 7:40

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Serge Gainsbourg - ahotsa
  • Jane Birkin – ahotsa, barreak
  • Alan Parker – gitarra
  • Brian Odgers - baxua
  • Douglas Wright - bateria
  • Alan Hawkshaw - piano
  • Jean-Claude Vannier - moldaketak, musika-zuzendaritza
  • Théâtre national de l'Opéra-Comique - koruak
  • Jeunesses Musicales de Paris - orkestra[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7
  2. a b c L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991. Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]