Initials B.B.
| Initials B.B. | ||||
|---|---|---|---|---|
| Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma | ||||
| Argitaratze data | 1968ko ekaina (Frantzia) | |||
| Grabazioa | 1965eko abendua – 1968ko maiatza | |||
| Musika mota | Chanson, Pop, Rock psikodeliko | |||
| Iraupena | 31:00 | |||
| Hizkuntza | Frantsesa | |||
| Kronologia | ||||
| ||||
Initials B.B. Serge Gainsbourg-en zortzigarren estudioko diskoa da, 1968an kaleratua.
Brigitte Bardoten agerpena ere nabarmengarria da disko honetan, bai abesti batzuk kantatzen dituelako Gainsbourg-ekin batera, bai diskoaren eta lehenengo abestiaren izena bere goitizenetik datorrelako, Sergek abestia bien arteko maitasun-harremana amaitu eta gero idatzi zuelako.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoa zatitan 1965etik 1968ra arte grabatu zen, Parisen eta Londresen. Bertan Serge Gainsbourg-en abesti ezagunak aurki daitezke, Docteur Jekyll et Monsieur Hyde, Comic Strip eta Bonnie and Clyde, esaterako, baita Initials B.B. ere. Badaude lehenago kaleraturiko abestiak ere.[1]
Initials B.B. abestian Gainsbourg-ek zenbait inspirazio-iturri izan zituen. Alde batetik, Dvořák-en 9. Sinfonia mi minorrean “Mundu Berriko Sinfonia” eta Edgar Allan Poe-ren Belea olerkia; eta beste aldetik, abestiaren izena Brigitte Bardoten goitizenetik dator, abestia Gainsbourg-ek Bardot-ekin zeukan maitasun-harremana bukatu eta gero idatzi zuelako. [2]
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen.
| Initials B.B. | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Znbk. | Izenburua | Abeslaria(k) | Iraupena | ||||||
| 1. | "Initials B.B." | Serge Gainsbourg | 3:36 | ||||||
| 2. | "Comic Strip" | Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardot | 2:13 | ||||||
| 3. | "Bloody Jack" | Serge Gainsbourg | 2:07 | ||||||
| 4. | "Docteur Jekyll et Monsieur Hyde" | Serge Gainsbourg | 1:59 | ||||||
| 5. | "Torrey Canyon" | Serge Gainsbourg | 2:45 | ||||||
| 6. | "Shu Ba Du Ba Loo Ba" | Serge Gainsbourg | 2:08 | ||||||
| 7. | "Ford Mustang" | Serge Gainsbourg | 2:43 | ||||||
| 8. | "Bonnie and Clyde" | Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardot | 4:17 | ||||||
| 9. | "Black and White" | Serge Gainsbourg | 2:11 | ||||||
| 10. | "Qui est "in" qui est "out"" | Serge Gainsbourg | 2:16 | ||||||
| 11. | "Hold up" | Serge Gainsbourg | 2:39 | ||||||
| 12. | "Marilu" | Serge Gainsbourg | 2:32 | ||||||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991.Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4
- ↑ La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7