Gainsbourg Confidentiel
Gainsbourg Confidentiel | ||||
---|---|---|---|---|
Serge Gainsbourg taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1963 (Frantzia) | |||
Grabazioa | 1963ko azaroaren 12 – 14[1] | |||
Musika mota | Jazz | |||
Iraupena | 26:24 | |||
Hizkuntza | Frantsesa | |||
Serge Gainsbourg taldearen kronologia | ||||
|
Gainsbourg Confidentiel Serge Gainsbourg-en bosgarren estudioko diskoa da, 1963an kaleratua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albuma 1963an hamabi hazbeteko diskoan plazaratu zen.[2] Hauxe Serge Gainsbourg-ek sortutako jazz-eko azkeneko diskoa izango zen, izan ere nahiz eta albumak kritika apartak jaso salmenta oso urriak izan zituen, 1500 ale baino ez salduz hasiera batean. Ondoren Gainsbourg-ek musika-molde berriak bilatuko zituen.
Hala ere, Gainsbourg-ek bere ibilbidearen hasieran jorratu zituen gaiekin alderatuz disko honen abestien hitzak berrikuntza nabarmena dira. Gainsbourg-ek bere lehenengo diskoetan gai sozialagoak lantzen ditu, Boris Vian-en eragina agerikoa izanez. Album honetan, berriz, eguneroko bizitzako objektuak agertzen dira, maitasunarekin erlazioa dutenak eta modernotasun handiko estetika eta hitz-jolasak egiteko erabiltzen direnak.
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen. La saison des pluies abestia, hala ere, Elek Backsik-rekin konposatu zen.
Gainsbourg Confidentiel | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Iraupena | |||||||
1. | "Chez les yé-yé" | 2:29 | |||||||
2. | "Sait-on jamais où va une femme quand elle vous quitte" | 2:02 | |||||||
3. | "Le talkie-walkie" | 2:02 | |||||||
4. | "La fille au rasoir" | 1:43 | |||||||
5. | "La saison des pluies" | 3:27 | |||||||
6. | "Elaeudanla Téitéia" | 1:38 | |||||||
7. | "Scenic Railway" | 2:32 | |||||||
8. | "Le temps des yoyos" | 2:35 | |||||||
9. | "Amour sans amour" | 2:02 | |||||||
10. | "No, No Thank's, No" | 2:31 | |||||||
11. | "Maxim's" | 1:49 | |||||||
12. | "Negative Blues" | 1:34 |
Kredituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Claude Dejacques - zuzendaritza artistikoa
- Michel Gaudry - kontrabaxua
- Elek Bacsik - gitarra elektrikoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991.Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4
- ↑ La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7