Vuelta de Obligadoko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vuelta de Obligadoko gudua
Irudia
Map
MotaItsas gudu
Honen izena daramaObligado, Buenos Aires (en) Itzuli
Honen parte daAnglo-French blockade of the Río de la Plata (en) Itzuli
Data1845eko azaroaren 20a
KokalekuParaná
Obligado, Buenos Aires (en) Itzuli
HerrialdeaArgentina

Vuelta de Obligadoko gudua 1845eko azaroaren 20an izan zen, Paraná ibaiaren uretan, bere eskuineko ertzean eta Buenos Aires (Argentina) probintziaren iparraldean, ibaia estutu eta biratzen den bihurgune batean, Vuelta de Obligado izenez ezagutzen dena, gaur egun Obligado herrian (San Pedroko partido).

Buenos Aireseko Probintziak, Juan Manuel de Rosas brigadierra buru zuela —Lucio Norberto Mansilla jenerala izendatu zuen indar porteñoen komandante—, eta Anglo-Frantziar eskuadrak parte hartu zuten, Buenos Airesen eta Montevideoren arteko arazoen aurrean bakea lortzeko aitzakiapean. Europarrek harreman komertzial zuzenak ezarri nahi zituzten Britainia Handiaren eta Frantziaren artean Santa Fe, Entre Ríos eta Corrientes probintziekin, Buenos Airesetik igaro gabe, eta Rosasen autoritatea onartu gabe, Argentinako Konfederazioaren kanpo-harremanen arduradun gisa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]