Wafa Idris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Wafa Idris (arabieraz وفاء إدريس; Am'ari, 1975 - Jerusalem, 2002ko urtarrilaren 27a), Palestinar gatazkako lehen emakumezko bonba-jartzaile suizida izan zen. Bere heriotzean, Idris 28 urteko Ilargierdi Gorriko paramediku dibortziatua zen. Am'ari iheslari esparruan bizi zen, Ramalan.

Idrisek, motxilan zeraman 10 kilotako bonba eztandarazi zuen Jerusalem erdian, zapata denda baten kanpoaldean, Jaffa Road kalean. Eztandaren ondorioz, bere burua eta 81 urteko gizonezko israeldar bat hil zituen eta 100 zauritu baino gehiago eragin.[1].

Erasoa 2002ko urtarrilaren 27an gauzatu zen eta, eraso hau baino lehen, emakumeek bakarrik bonbak jartzen laguntzen zutela jakiteak, motxila bat erabili izanak eta ohikoak izaten diren ohar edo bideo baten agerpen ezak konfusioa eragin zuen Idrisen suizidiorako benetako arrazoiez, besteak beste, berak ez zuela bonba leherrarazteko asmorik, baizik eta istripua izan zela pentsatu zen. Dena dela, eztandaren ikerketaren ostean, Israelek Idris bonba-jartzaile suizida deklaratu zuen 2002ko otsailaren 9an.

Idrisek askotan adierazten zuen haserrea Israelek Palestinarren kontra erabilitako indarkeriagatik eta nahiz eta bere hiru nebak Fatah-ko kide ziren, bere kidegoa talde politiko, erlijioso edo paramilitarren batean ez zen jakina.

Al-Aqsa Martirien Brigadak hartu zuen bere gain erasoa, baina arrazoi politikoek bultzatuta ziurrenik, Wafa Idrisen aurrekaririk gabeko erasoak izandako oihartzuna dela-eta.

Euskal Herrian, Tapia eta Leturia musika bikoteak kanta bat eskaini zion Hain zuzen diskoan, Wafa izenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Inigo Gilmore: Woman suicide bomber shakes Israelis, Daily Telegraph, 2002ko urtarrilak 28