Waldemar Świerzy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Waldemar Świerzy
Bizitza
Jaiotza Katowice1931ko irailaren 9a
Herrialdea  Polonia
Heriotza Varsovia2013ko azaroaren 27a (82 urte)
Hobiratze lekua Powązki Military Cemetery
Hezkuntza
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Jasotako sariak

Waldemar Świerzy (Katowice, 1931ko irailaren 9a - Varsovia, 2013ko azaroaren 27a) poloniar marrazkigilea izan zen. Arte grafikoko ikasketak egin zituen bere jaioterrian. Diploma lortu ondoren, Varsoviara joan zen, eta han irakasle, antzerki-dekoratzaile, marrazkilari eta kartelgile gisa lan egin zuen (zirkurako kartelak batez ere). Alor horretan berebiziko trebetasuna erakutsi zuen; animalien irudien bidez afektibitatearen koloreak erakusten zituen. Gai horrek aukera ematen zion orekaren eta grabitatearen legeei erronka egiteko. 1960ko hamarraldian Estatu Batuetako pop art mugimenduak erakarri zuen bereziki. Bestalde, egin zituen erretratuetan nabarmen erakusten zuen inpresionismoa: Tadeusz Rosewicz antzerkigilea, Witkiewicz marrazkigilea. Jazz-musikagileei egindako erretratuetan, berriz Louis Armstrong (1980), Count Basie (1985), John Coltrane (1988), Thelonious Monk (1989), Stevie Wonder (1992), musikagilearen izaerari eusten zion, eta interpretatzen zuen musikaren garrantzia nabarmentzen zuen: Armstrong alde batetik marraztu zuen, izerdi-tantez beteta, eta hortz distiratsuetan tronpeta txiki baten isla ikusten zitzaiola. Bere erretratuak 1993an erakutsi zituen Chaumonteko arte grafikoetako nazioarteko topaguneetan. Bestalde, Świerzy ezaguna izan zen antzerkiko kartelgile gisa. Berari eman zioten Varsoviako Narodowy antzokirako egin ziren kartel guztiak erakutsiko zituen erakusketaren berri emateko ardura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]