Wallapop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wallapop
Datuak
Motaenpresa
Jarduera sektorearecommerce (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2013
Jasotako sariak
[[]]  (2018)
webgune ofiziala
Twitter: wallapop Instagram: wallapop Telegram: clubwallapop Youtube: UCLr6Cmt99e9pl0VXj49ZoPQ TikTok: wallapop Edit the value on Wikidata

Wallapop 2013an sortutako enpresa espainarra da, eta erabiltzaileen artean bigarren eskuko produktuak internet bidez saltzeko plataforma bat eskaintzen du.

Gailu mugikorrek eskaintzen duten geokokapena erabiltzen du, erabiltzaileek aplikazioaren bidez hulbirtasun geografikoaren arabera erosi eta saldu ahal izateko. Hau telefono adimendunetan eta beste gailu batzuetan instalatu daiteke, hala nola tabletetan edo mahaigaineko ordenagailuetan[1][2]

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere helburua, erabiltzaileen artean denbora pasa baino ez den produktuen trukaketa erraz egitea da, eta aplikazioa aurreraren teknologikoekin batera hainbat leku eta kategoria ezberdinak biltzea da.[3] Hau erabiltzeko zu ez dozun erabiltzen arropari argazki bat atara behar deutzozu eta plataformara igo. Hori egin ez gero jendea zure arropa gustoko badauz zugaz kontaktuan jarriko da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan daiteke Wallapop-en historia 2013ko ekainean hasten da hiru lagunen elkarlan gogor bati esker: Agustín Gómez, Gerard Olivé (BeRepublic-en sortzailea) eta Miguel Vicente (LetsBonus-en sortzailea). Horrela jaio zen Fleapster, edo Wallapop-en historiako lehen bertsioa deitu daitekeena. Baina hilabete batzuk geroago sortzaileak ez egozan izenareki konbentzituta, harrapagarriago nahi zuten. Horregaitik, urte bereko irailean bere sorkuntzari Wallapop izena jarri zioten.

2014an, AtresMedia-rekin hitzarmen komertzial bat sinatu zuen.[4]

2015ean, Espainian arrisku-kapitaleko diru-sarrerarik handienak zituen enpresa izendatu zuten.[5]

2017an, Correos-ekin akordioa lortu zen plataformaren bidez saldutako paketeak bidaltzeko.[6]

[7]2020an, salmenten %50 hazkundea izan zuen, Covid-en konfinamenduan bere jarduera geldiarazi zuen arren. Mugikortasun-baldintza batzuk berrezarri ondoren, aktibitatera itzuli zen, posta bidalketa zerbitzua esponentzialki handituz.

2021ean, 157 milioi euroko inbertsioa jasotzen du Frantziako eta Hego Koreako funtsetatik. konpainaren balioa 690 milioi eurora iristen da.[8] 6 urte horretan bertan, Bartzelonako konpainian Italian jarduten hasi zela iragarri zuten, eta horrek nazioartean zabaltzeko beste urratz bat suposatzen du.[9]Denda online hau oso famatua eta ezaguna egin zan 2021 pandemia gaitik.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salgai jartzen diren objetuek iragazkietatik igarotzen diren arren, aplikazio famatu honen bidez legez kanpoko produktuen hainbat kasu egon dira, horrek Osasun Ministerioak eta Agencia Española del Medicamento honek duen arriskuaz ohartarazi behar izan du.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Wallapop: el aterrizaje del unicornio» La Vanguardia 2017-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Cegos: Formación, desarrollo, selección y consultoría de RRHH» www.cegos.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  3. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Ara. (2022-03-01). «La historia de Wallapop» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. (Gaztelaniaz) Pop, Wallapop. (1900). «Cegos: Formación, desarrollo, selección y consultoría de RRHH» www.cegos.es (Pamiela): 66-67. ISBN 113417509. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Wallapop: el aterrizaje del unicornio» La Vanguardia 2017-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Bienvenido a Correos.es - El Portal Online de Correos» www.correos.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  7. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Ara. (2022-03-01). «La historia de Wallapop» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Wallapop logra 157 millones de euros de financiación y eleva su valor a 690 millones» Vozpópuli 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  9. (Gaztelaniaz) «Tus compras de Wallapop ahora con envío mediante Correos» El Español 2017-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  10. (Gaztelaniaz) Wallapop. 2023-11-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]