Walter Kempowski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Walter Kempowski
Kempowski.jpg
Bizitza
Jaiotza Rostock1929ko apirilaren 29a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Rotenburg (Wümme)2007ko urriaren 5a (78 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (ondesteko minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea idazlea, gidoilaria, kronikagilea eta historialaria
Jasotako sariak
IMDb nm0447483
http://www.kempowski.de/
Kempowski signatur.JPG

Walter Kempowski (Rostock, Alemania, 1929ko apirilaren 29a - Rotenburg an der Wümme, Alemania, 2007ko urriaren 5a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte hitleriarretan ibili zen. Hogei urte zituela, atxilotu egin zuten espioitzan ibiltzeagatik. Irratirako gidoiak eta haurrentzako liburuak ere idatzi zituen, baina eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Bere lanetan, Alemaniako burgesiaren eta bere familiaren eta sorterriaren historiaz idatzi zuen.

Lanen artean ditu: Im Block (1969), Tadellöser & Wolf (1971, nazionalsozialismoari eta Bigarren Mundu Gerrari buruz), Uns geht's ja noch gold (1972), Ein Kapitel für sich (1975), Schöne Aussicht (1981), Herzlich Willkommen (1984). 1994an, Konrad Adenauer fundazioaren saria eman zioten nobela honengatik: Das Echolot. Ein kollektives Tagebuch Januar und Februar 1943 (1993).

Beste lan batzuk: Das Echolot. Fuga furiosa. Ein kollektives Tagebuch Winter 1945 (1999), Das Echolot. Barbarossa '41. Ein kollektives Tagebuch (2002), Das Echolot. Abgesang '45. Ein kollektives Tagebuch (2005), Culpa. Notizen zum Echolot (2005), Somnia. Tagebuch 1991 (2008), Langmut. Gedichte (2009), Umgang mit Größen. Meine Lieblingsdichter - und andere (2011).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Kempowski Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]