Walter Pater
Itxura
Walter Pater | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Shadwell (en) , 1839ko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Oxford, 1894ko uztailaren 30a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Holywell Cemetery (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Brasenose College (en) The Queen's College Enfield Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria, idazlea, eleberrigilea, katedraduna, literatura-kritikaria, saiakeragilea eta arte-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Walter Horatio Pater (Stepney, Londres, 1839ko abuztuaren 4a - Oxford, 1894ko uztailaren 30a) ingeles eleberrigilea eta saiakeragilea izan zen.
Oxfordeko Queen's College ikastetxean egin zituen Filosofia ikasketak, eta hango irakaslea izan zen. Azterketa-lan batzuk egin zituen Winckelmann, Leonardo da Vinci, Botticelli eta Michelangelori buruz, eta lan horien bilduma argitaratu egin zuen: Studies in the History of the Renaissance (1873, Errenazimentuaren Historiaren inguruko Azterketak). Marius the Epicurean (1885, Mario epikurearra), erromatarren mundua deskribatzen duen obragatik egin zen ezagun eleberrigile gisa. Harenak dira, halaber, Imaginary Portraits eta Appreciations.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.