Warkako Dama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Warkako Dama.

Warkako Dama, Urukeko Dama edo Warkako maskara —batzuetan Sumerko Monalisa izenaz aipatua— K. a. 3300 urteko eskultura da, sumertar zibilizazioan. Maskara honek garrantzi handia du ezen arteko historiaren lehen emakume aurpegia baita.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura 1938an arkeologo alemanek aurkitu zuten Inanna jainkosari eskainitato tenplu baten aztarnategian, Uruk antzinako hirian, Samawatik gertu, Bagdadeko 280 kilometrotara. Irakeko Museo Nazionalean erakusten zen, hango pieza garrantzitsuenetariko bat izanik, baina gerraren ondorioz, museoaren arpilatzeari ekitean, 2003ko apirilaren 9an, lapurtua izan zen. Urte bereko irailean eraman zuenak itzuli egin zuen. Beste milaka objektu ez dira agertu.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maskarak hogei zentimetro ditu eta goierliebea da, marmolez egina. Osagarri batzuk lapislazuli, betun eta urre orrikoak dira. Itxura guztien arabera sumertar jainkosa baten errepresentazioa da, ziur aski lehen aipatu den Inanna jainkosarena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://enlacresta2.wordpress.com/2011/05/07/la-dama-de-warka/
  2. www.abc.es/hemeroteca/historico-23-09-2,003/abc/Cultura/el-rostro-de-mujer-mas-antiguo-del-mundo-regresa-a-su-vitrina-en-bagdad_209324.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]