Edukira joan

Watershed (Bristol)

Koordenatuak: 51°27′07″N 2°35′53″W / 51.4519811°N 2.5980819°W / 51.4519811; -2.5980819
Wikipedia, Entziklopedia askea
Watershed (Bristol)
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaCity of Bristol
Koordenatuak51°27′07″N 2°35′53″W / 51.4519811°N 2.5980819°W / 51.4519811; -2.5980819
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1982
ZuzendariaDick Penny (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Watershed Bristolen dagoen kulturgunea da, zinemak, auditorioa, tabernak eta bestelako espazioak dituena. 1982an eraiki zen portuko antzinako biltegietan eta mota honetako lehenengo eremua izan zen Erresuma Batuan[1].

2010an International Futures Forum elkarteak horrela definitu zuen Watershed: "ekonomia ezberdin eta gainjarri askotan jarduten duen ekosistema sortzailea, muga sortzailea bultzatzen ari dena, asmakuntza zein lan berri baten sendotzea sustatuz"[2]. XX. mendean argazkigintzan eta zineman zentratu bazen ere XXI. mendean multimedia ekintzak nagusitu dira.

1894an sortu zen Watershed eta Bristolgo portu zaharraren biltegiak eraiki ziren. Ingalaterrako ondarearen II mailako eraikinen zerrendan egon arren bertan behera utzita zegoen eremua eta nahiko egoera kaskarrean aurkitzen zen[3]. 1970. hamarkadan ingurua berrerabiltzeko ideia azaldu zen eta 1982an kultur eremu bat ireki zen.

Watersheden arrakasta handituz zihoan eta 2004n milioi erdi bisitaritik gora izan zituen[4]. 2005ean berriztatze lanak egin ziren, hirugarren zinema areto bat gehitu, tabernak ugaritu eta irisgarritasuna hobetu zen[5]. Babesleak lortu ziren kostuei aurre egiteko eta Pete Postlethwaite aktore ingelesa izan zen horretan aitzindari.

Hiru zinema areto daude, hitzaldi/biltzar aretoak ere bai, aisialdirako hainbat konpainiaren egoitzak eta taberna ugari ere bai. Zinema aretoak eta biltzar aretoak alokatu egin daitezke.

Watershed eraikinaren alboan Bristolgo akuariuma[6] eta We the Curious zientzia museoa daude[7].

Zinema jaialdiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Watershedek munduko zinemagintza artistikoa bultzatzeko hainbat jaialdi antolatu izan ditu: RESFest 2002[8], Depict!, Brief Encounters, Lesbian and Gay Film Festival, Black Pyramid, Latin America Week, VisionSign, Slapstick...

Aipatzekoa da 2005ean abiatu zen Afrika Eye jaialdia, Afrikako Zinemagintzaren urteroko jaialdia hain zuzen ere.[9]

2000. urtean The Independent on Sunday aldizkariak Erresuma Batuko "indie" zinemaren goiko postuan ezarri zuen Watershed[10] eta 2002an The Guardian egunkariak Britainia Handiko bosgarren "indie" zinema ezagunena zela esan zuen[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Zimmermann, Karl. (1989-03-26). «A Bristol Visit Anchored In the Past» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  2. «Producing the Future | DShed» web.archive.org 2012-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  3. (Ingelesez) Stratton, Michael. (2000). Industrial Buildings: Conservation and Regeneration. Taylor & Francis ISBN 978-0-419-23630-6. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  4. 21 Films For Birthday of the Watershed. Bristol Evening Post.
  5. City Arts Centre in £2 mil facelift. Bristol Evening Post.
  6. (Ingelesez) «Bristol Aquarium - Everything You Need To Know Before Going» Day Out With The Kids (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  7. (Ingelesez) «We The Curious» visitbristol.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  8. «n2:0262-1037 - Search Results» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  9. (Ingelesez) «Afrika Eye Film Festival - Bristol» Afrika Eye (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  10. The counter: Five of the best indie cinemas. Independent on Sunday.
  11. Pulver, Andrew. (2002). Why the indies matter. The Guardian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]