Wetback

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mexikar etorkin bat muga zeharkatzean, San Diego/Tijuana.

Wetback edo euskaraz bizkar bustiak Amerikako Estatu Batuetan erabiltzen den ohiko hitza da. Legez kanpo Estatu Batuetara sartu diren Mexikarrak izendatzeko erabiltzen da. Ezizen hau aspaldikoa da, izatez gutxienez 1920ko ekainaren 20an agertu zen The New York Times egunkarian. Askotan mespretxuzko eran erabilita, Rio Grande ibaia gurutzatzeagatik dator ezizen hau, nolabait, beste aldera igarotzerakoan, askotan bizkarra busti egiten zutelako.

Gaur egun, era ilegalean muga igaro duten hispano orori aplikatzen zaien ezizena da, naiz eta muga Rio Grandetik ez igaro. Bizimodu hobearen bila legez kanpo emigratzen dute milaka lagun urtero. Euretariko askok ez dute euren helmuga lortzen eta berriro bidaltzen dituzte Mexikora. 1990eko hamarkadan Estatu Batuek gogortu egin dituzte mugak hesiak eta zaintzaile taldeak antolatuz. Legez kanpoko migratzaileak kontrolatzeko dagoen polizia atal bereziari "migra" izena ematen diote.