Wikipedia:Bazenekien/2013
2013[aldatu iturburu kodea]
- ... historiako 265 Aita Santuetatik lauk bakarrik egin diotela uko karguari, azkena 1415ean izan zela, eta 2005-2013 bitartean Artzai Gorena izan den Benedikto XVI.a dela bostgarrena?
- ... Danimarkan aurkitutako Sørup-eko harrian dauden erruna batzuen euskarazko itzulpena proposatu dutela? (irudian)
- ... Mars Exploration Rover misioko Opportunity ibilgailuak Marten 35 kilometrotik gora zeharkatu dituela 2004 urteko urtarrilean han lurreratu zenetik?
- ... lehen e-liburuaren patentea Galizako Ángela Ruiz Roblesek egin zuela 1949an, "Enciclopedia Mecánica" izenarekin?
- ... Alexandro VI.a aita santuak bere semea izendatu zuela kardinal?
- ... Napolin agintean egon zen d'Avalos familian Iñigo edo Innico izeneko hainbat kide egon zirela?