Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak/2013

Wikipedia, Entziklopedia askea

Indiako ozeanoa[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 52. arauan zehaztuta dago ozeano horren izena Indiako ozeanoa dela. Beraz, aldaketa hauek guztiak eskatzen ditut artikulu guztietan (izen hauek atzizki eta guzti ageri diren guztietan ere bai):

   Ozeano Indiko → Indiako ozeano
   Indiar ozeano → Indiako ozeano
   Indiar Ozeano → Indiako ozeano
   Indiako Ozeano → Indiako ozeano
      (Kontuz ibili, «Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea» izenaren barruan azken aldaketa hori ez egiteko.)
Egina--Unai (esan) 15:34, 23 urtarrila 2013 (UTC)

Horrez gainera, kategoria aldaketa hau ere egin behar da:

   Kategoria:Indiako OzeanoaKategoria:Indiako ozeanoa
Egina (kategoriarena)--Unai (esan) 10:21, 23 urtarrila 2013 (UTC)

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-01-23, 08:56 (Eguzk.)

Eskaera hau betetzeko lan gehien-gehiena egina dago, baina «Indiar ozeano» eta «Indiar ozeanoa» loturak dituzten orri batzuk badira oraindik. Ematen du goiko zerrendako bigarren ordeztea egitea falta dela, ordezte guztiak egiten bukatzeko. --Xabier Armendaritz 2013-01-23, 15:49 (Eguzk.)
Baina sar zaitez artikuluak begiratzera, eta egiaztatuko duzu jada daudela aldatuta. Kontua da zerrenda horiek eguneratzeko orduak behar direla. Artikuluak, oker ez banago, ongi daude jada. Bestela, esan.-Unai (esan) 16:20, 23 urtarrila 2013 (UTC)
Bi birzuzenketa horietako bakoitzean zerrendako lehen artikulua hartuta («Muqdisho» eta «Turismo»), egiaztatu dut «Indiar ozeano» eta «Indiar ozeanoa» loturak dituzten orriak baditugula oraindik. Gainerako guztia, txukun-txukun geratu dela dirudi. --Xabier Armendaritz 2013-01-23, 17:16 (Eguzk.)
Arrazoi duzu, Xabier. Barkatu, gaizki sartu nuen agindua. Ahal dudanean konponduko dut. Ondo segi.--Unai (esan) 11:22, 25 urtarrila 2013 (UTC)
Egina Oraingoan bai. -Unai (esan) 11:36, 26 urtarrila 2013 (UTC)

Kategoria:Islamdar kultura → Kategoria:Islamiar kultura[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, «islamiar» sarrera dator; «islamdar» ez da ageri. Beraz, aldaketa hau eskatzen dut:

  Kategoria:Islamdar kulturaKategoria:Islamiar kultura

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-02-17, 19:45 (Eguzk.)

Egina--Unai (esan) 19:11, 21 otsaila 2013 (UTC)

Kategoria:Eusko Legebiltzarkideak → Kategoria:Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak[aldatu iturburu kodea]

«Eusko Legebiltzarkideak» izena, Euskal Autonomia Erkidegoko parlamentuko parlamentariak izendatzeko, gaizki eratua da; «Gipuzkoako Batzar Nagusikideak», «Espainiako Parlamentukideak» edo «Eusko Alkartasunkideak» gaizki eratuak izango liratekeen bezala.

«eusko legebiltzarkideak» izenak (letra xehez), izatez, «Euskal Herriko legebiltzarkideak» esan nahi du, hau da, Euskal Herrian jaiotako legebiltzarkideak, eta eusko legebiltzarkide dira Euskal Herrian jaioak diren Europako Parlamentuko legebiltzarkideak, Frantziako Parlamentuko legebiltzarkideak, eta abar. Adibidez, Espainiako Kongresuko EAJko legebiltzarkideen bozeramaile izan zen Anasagastiri buruz, EAJren webguneko orri honetan, «Iñaki Anasagasti, Diputatuen Kongresuko Eusko Legebiltzarkide taldearen bozeramalearen salaketan adierazten denez» diote (gaztelaniaz «Iñaki Anasagasti, portavoz del Grupo Parlamentario Vasco» idatziko litzatekeena, alegia).

Horiek horrela, «eusko legebiltzarkide» jarrita, ez dakigu euskal herritar hori zein legebiltzarretan den legebiltzarkide.

Beraz, aldaketa masibo hauek eskatzen ditut:

  Kategoria:Eusko LegebiltzarkideakKategoria:Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak
  Eusko Legebiltzarkide → Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-03-11, 10:05 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 15:45, 11 martxoa 2013 (UTC)

behin-betiko → behin betiko[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, «behin betiko» forma onartu du euskara baturako. Euskal wikipedian bilatuta, ordea, 637 emaitza ditu «behin-betiko» formak.

Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

  behin-betiko  →  behin betiko

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-03-12, 08:15 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 14:57, 12 martxoa 2013 (UTC)

pausu → pauso[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, «pauso» forma onartu du euskara baturako, «urrats» esanahia duen izen horretarako. Euskal wikipedian bilatuta, ordea, hainbat aldiz ageri da «pausu».

Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

  pausuak  →  pausoak

Badirudi aldaketa horrek ez lukeela inolako arazorik ekarriko, eta besterik gabe egitea gomendatzen dut.

Beste deklinabide kasuak ere, jakina, aldatzea komeni litzateke:

  pausu  →  pauso
  pausua  →  pausoa
  pausuz  →  pausoz
  ...

baina horietako batzuek, behintzat, homonimia arazoak izango dituzte (Pausua auzoa, Bakio Pausuz Pausu alderdia, eta abar), eta beraz banan-banan egin beharko lirateke beste aldaketa horiek.

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-03-12, 08:35 (UTC)

Egina - --Joxemai; (erantzunak) 14:00, 12 martxoa 2013 (UTC)
pausuetan, pausuak, pausuek, pausuekin, etab. ere aldatu ditut.--Assar; (erantzun hemen) 17:22, 14 martxoa 2013 (UTC)

Esku huskako pilota txapelketen kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Izen egokienak jartzearren eta koherentzia ematearren, aldaketa hauek eskatzen ditut:

  Kategoria:Eskuz lau eta erdiko Pilota TxapelketaKategoria:Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia
  Kategoria:Eskuz Banakako Pilota TxapelketaKategoria:Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia
  Kategoria:Eskuz Binakako Pilota TxapelketaKategoria:Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-03-26, 16:37 (UTC)

Egina--Unai (esan) 18:44, 1 apirila 2013 (UTC)

Kategoria:Gaskoniako dukeak → Kategoria:Gaskoiniako dukeak[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren 154. arauak dioenez, euskara batuan Gaskoinia izena du lurralde horrek, eta ez Gaskonia. Beraz, aldaketa hau eskatzen dut:

  Kategoria:Gaskoniako dukeakKategoria:Gaskoiniako dukeak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-04-09, 10:29 (UTC)

Egina--Unai (esan) 17:38, 12 apirila 2013 (UTC)

Kategoria:Software ingeniaritza[aldatu iturburu kodea]

Kategoria:Softwarearen ingeniaritzaren artikuluak Kategoria:Software ingeniaritza-ra mugitu (eta bide batez kategoria ezabatu). Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 17:45, 2 maiatza 2013 (UTC)

Egina--Unai (esan) 16:37, 10 maiatza 2013 (UTC)

Kategoria:Antzinako filosofo greziarrak → Kategoria:Antzinako filosofo greziarrak[aldatu iturburu kodea]

«Antzinako Greziako biografiak lanbidearen arabera» kategoriako gainerako azpikategoria guzti-guztien izena hasten da «Antzinako Greziako» hitzekin, filosofoena izan ezik. Beraz, koherentziaren mesedetan (eta izen egokiagoa delako ere bai), aldaketa hau eskatzen dut:

  Kategoria:Antzinako filosofo greziarrakKategoria:Antzinako filosofo greziarrak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-10-28, 20:16 (UTC)

Oraintxe bertan! (beno, suposatzen dut bigarrena Kategoria:Antzinako Greziako filosofoak dela) -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:18, 28 urria 2013 (UTC)
Arrazoia! Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2013-10-28, 20:20 (UTC)
Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:25, 28 urria 2013 (UTC)