Wikipedia:Gatazken ebazpena

Orri hau babestua dago, administratzaileek soilik alda dezakete. Wikipedia honetako administratzailea ez bazara eta aldaketarik egin behar zaiola uste baduzu, proposa ezazu eztabaida orrian.
Wikipedia, Entziklopedia askea


Wikipedia, lankide askok parte hartzen duten proiektua denez, saihestezina da gatazka sortzea. Politika ofizial honetan lankideen arteko gatazka baten aurrean zer egin, nola jokatu eta gatazkari irtenbidea nola bilatu argitzen da.

Politikak
Wikipedia:Politikak
Lasterbidea
Politika formalak
Politika informalak
Beste politika batzuk

Gatazkak nola saihestu

  • Gaian zentratu: urratsik garrantzitsuena gaian zentratzea da, eta ez lankideetan. Wikipedian lankideek fede onez burutzen dituzte aldaketak eta esfortzu handia egiten dute proiektua aurrera eramateko (Bandalismo kasuak ematen dira). Edozein lankidek burutu dezake aldaketa bat eta ez da aldaketa hori eraso pertsonal bat bezala hartu behar zuk aurretik jarri duzun informazio bat zuzendu edo aldatu duelako. Azaldu aldatzearen arrazoiak eta adostasun batera iris daiteke.
  • Lasai egon: Wikipedian ematen diren gatazka gehienek ez dute konpontzeko denbora mugarik. Eztabaidan dauden bi aldeek denbora behar dute beraien argudioak jarri eta beste aldearenak irakurri eta entzuteko. Gatazka bat egun batean konpondu daiteke, baina beharbada beste batek hilabete iraun dezake.
  • Beste aldearekin eztabaidatu: Gatazkako edo eztabaidako beste lankideek eztabaidatu behar da. Lankide batek jarrera desegokia erakutsiz gero, ez erantzun berak egin duen moduan, dagokionak hartuko ditu neurriak. Beste lankidearen perspertiba kontuan izan behar duzu. Lankideek fede onez egiten dute lan, kontrakoa demostratu arte.


Gatazken ebazpena

Gatazka edo eztabaida bati irtenbidea emateko hainbat era daude. Ondorengoak metodoak erabilgarriak izan daitezke gatazka baten aurrean:

Negoziazioa

Negoziazioa gatazkan dauden lankideek adostasun batera iritsi arteko prozesu koperatiboa da. Wikipedia entziklopedia gisa, artikulu batek ikuspuntu guztiak jasotzen ditu artikulua osatuagoa eta kalitatezkoa izateko. Garrantzitsua da ikuspegi neutrala mantentzea gatazkaren ebazpenerako.

Negoziatzeko nahitaezkoa da elkar errespetatzea. Lekuz kanpo dauden hitzak eta lankideen arteko errespetu faltak salatuak izango dira eta dagokionak beharrezko neurriak hartuko ditu, Wikipedian irainek ez baitute lekurik.

Eztabaida edo gatazka bi lankideen artekoa bada, hirugarren lankide neutral bati eskatu daiteke eztabaidan parte hartu dezan eta bere irizia eman dezan. Askotan kanpoko ikuspuntu batek beste era batera ikus dezake eztabaida, arazoari irtenbide posible bat emanez.

Gerta liteke eztabaidatutako gaia konplexua izatea edo hainbat lankide inplikatuta izatea. Kasu hauetan eztabaida irekia izango da lankide guztientzak, denek beraien iritzia eta interpretazioa eman dezaten (Txokoan jarri daiteke ohar bat lankideek parte hartzeko).

Bitartekaritza

Bitartekaritza negoziazioa laguntzeko balio du. Horretarako, eztabaidan kanpoko norbaitek, bitartekariak, gatazka konpontzen saiatuko da eztabaidan dauden bi aldeen artean akordio batera iritsiz. Bitartekaria lankide bolondresa da, eztabaidako bi aldeek onartua, independenteki eta era neutralean jarduten duena. Honakoa egin dezake:

  • Bi aldeen azalpenak argitu.
  • Eztabaida objetiboki baloratu.
  • Tolerantzia eta elkar errespetua mantendu.
  • Politikak aplikatzeaz arduratu, bereziki WP:IN eta WP:EGI.
  • Irtenbide posiblea garatu (lan hau ez du zertan bitartekariak egin behar).
  • Akordioa formalizatu.

Esku-hartzea

Gatazka konpontzeko urrats guztiak jarraitu badituzu eta ez baduzu gatazka amaitu, azken baliabide bezala esku-hartzea eskatu daiteke. Esku-hartzea honetan datza: bi aldeak akordio batera iristea lagundu ordez, esku-hartzean kasua analizatzen da eta erabaki bat hartzen da. Hori horrela izanik, erabakia onartzeko prest egon beharko duzu.

Esku-hartzea administratzaileek ebatziko dute. Erabakia publikoki edo era pribatuan (posta elektroniko edo txat pribatu bidez hartu dezakete erabakia) hartu daiteke eta bozeramaile batek emango du jakitera. Lankide baten jarrera larria ematen bada, administratzaileek zuzentzaileak deritzoten neurriak hartu ditzazkete.

Kasu oso gatazkatsuak

Kasuaren erabera honako neurriak hartu daitezke:

  • Eztabaida garrantzizkoa denean, Txokoan eta Komunitatea orriko oharrak atalean lankideek eztabaidan parte hartzeko deialdia jarri daiteke.
  • Bandalismo kasu argia bada, administratzaileak ohartarazi.
  • Administratzaileen berehalako esku-hartzea behar izanez gero eskaera egin.