Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2012

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikuluen zerrenda ez dabil[aldatu iturburu kodea]

Kaixo.

Ez dakit inor konturatu den, baina azken boladan artikuluen zerrenda zehazten duen aplikazioa ez dabil. Nire lankide orrian, adibidez, (http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Josu) "nik egindako artikuluak" atalean aktibatuta neukan holako tresna bat, artikulu guztiak zehazten zituena. Orain kontagailu hori ez dabil (mezu hau agertzen da: "403: User account expired").

Norbaitek badaki zer gertatu den?. Ba al dago konpontzerik? -Josu 16:52, 25 otsaila 2012 (UTC)

Errore-mezua ikusita, uste dut tresna hori sortu zuen erabiltzailea inaktibo egon dela 6 hilabete baino gehiago, eta automatikoki berak sortutako tresna guztiak desaktibatu egin direla. Zure edizio-kopurua ezagutu nahi baduzu, agian "Edit counters" atalean agertzen den beste tresnetako bat erabil dezakezu. Nik lehen gogoan dut "luxo" erabiltzailearena erabiltzen nuela, baina uste dut horrek ere huts egin zuela.--Assar; (erantzun hemen) 11:40, 26 otsaila 2012 (UTC)
Mila esker, baina saiatu naiz esan didazun ataletik, Assar, eta ez dut ezer lortu. Edizio-kopuruaren kontagailurik ez dugu une honetan gure Wikipedian. Inork badaki tresna informatiko hori berriz martxan jartzen? -Josu 21:56, 29 otsaila 2012 (UTC)
Yes check.svg Egina. Aurkitu dut non zegoen hutsegitea, eta konpondu ere bai. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-20, 15:39

Ongietorria Bot-arekin.[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi. Egunotan bot-arekin egon naiz praktikatzen eta atzo hasi nintzen ongietorriaren programarekin. Txokotik bilatzen ikusi nuen 2008. urtean proiektu hau proposatu zela [1], baina ikusi dut, TXiKik hartu eta denboraldi batez egon eta gero, bertan behera utzi zela, nola bait esateko. Inon ez nuenez aurkitu proiektuaren kontra zegoen arrazoirik (ingeles wikipedian ez nahi dute), nik egitea (nire bot-ak, hobeto esanda) erabaki nuen. Oraingoz ez dut uste guztiz ondo dabiltzan, baina horretan nago. Bot-ak, ongietorria eman ostean, Wikipedia:Ongietorri erregistroan sartzen ditu berak ongietorritako erabiltzaileak. Nik ez dakidana zera da, leku hori aproposa den, euskal wikipedia kontu honi buruz ez dakidan zerbait dakizuen, etab. Zuen laguntza asko eskertuko nizueke, agur bero bat. --EnzaiklopediaEztek 16:45, 30 martxoa 2012 (UTC)

Aldaketak eta blokeoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!

Astelehen lanpetua dagoela ikusi dut azken aldaketetan... Ez dakit ondo ulertzen ari naizen, baina... hortxe doa nire paranoia. Esango nuke (ez dakit) atzo 85.85.191.253 ip-ak aldaketa batzuk egin zizkiola Mary Anning artikuluari eta 5.286 byte erantsi zitzaizkion.

Badirudi, gaur, ‎85.86.108.167 ip-ak aurreko berrikuntza desegin duela eta atzo arte zegoenera itzuli dela.

Eta badirudi, gaur, Reder delakoak, desegin duela aurrez desegindakoa, ‎85.85.191.253 ip-ak egin zuenera itzuliz.

Ikastolan lan horrekin ari garenez, joan naiz ip horiek begiratzera eta... ‎85.86.108.167 egun batez blokeatuta dagoela ikusi dut. Bi zalantza dauzkat eta igual ezingo didazue lagundu, baina... eskatzea librea izaten da eta...

  • Blokeatutako ip-a nire ikastolakoa den susmoan nago..., baina ez dakit ziur...
  • Nire ustez, ‎85.85.191.253 ip-ak egindakoa ez dago oso zuzen... kopiar-pegar bat da, ez formatu eta ez... Ez dakit aldaketaren baten zain dagoen edo probak egiten ari den, baina...

Total ke, Mary Anning gaixoa ez dago oso sano... eta lana egin duen ikaslearentzat pena da... Ez ote duzue blokeatu blokeatu behar ez zena? Ez ote da geratu behar ez den bertsioa?

Mila esker zuen arretagatik -Koro (eztabaida) 11:10, 23 apirila 2012 (UTC)

Yes check.svg Egina, Koro lankideari ikasleek ere kontu sortzearen abantailak ohartaraztearekin batera. - --Joxemai; (erantzunak) 11:59, 23 apirila 2012 (UTC)
Koro, zure ordenagailuek Internetera irteten direnean zein IP erabiltzen duten jakiteko, hau bezalako zerbitzu bat erabil dezakezu.
Kontrako zentzuan (IP bat jakinda, nondik datorren ezagutzea) zailagoa da, baina adibidez hau erabil dezakezu. Kontuan izan, hala ere IP dinamikoak badira (eta normalean izaten dira) denboran zehar aldatu egiten direla.--Assar; (erantzun hemen) 18:41, 23 apirila 2012 (UTC)
  • Ui! Hau da sorpresa! Begiratu ditut 2 ip-ak eta biak ikastolakoak dira? Assarren bi helbideak erabili ditut eta, efektibamente, lehenengoan 85.86.108.167 jarri dit. Bigarrenan, berriz, 85.85.191.253... Uf! Orain bai ez dakidala zer gertatu den! Esango nuke, lehenengo aldaketa arraro hori ere ikastolan bertan egin zela, ez?... Eskerrik asko zuen arretagatik! Jarraituko dut peleatzen...-Koro (eztabaida) 12:34, 24 apirila 2012 (UTC)

Estatugabe infotaula[aldatu iturburu kodea]

Hi (sorry for not speaking Euskara and sorry too if it’s not the right place),

It seems there is a bug on Txantiloi:Estatugabe infotaula, there is a « }} » who hasn't been closed properly. You could see the bug on lots of pages like Euskal Herria or Bretainia.

A galon, VIGNERON (eztabaida) 08:58, 24 apirila 2012 (UTC)

Fixed. Thank you very much! --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-04-24, 09:28 (Eguzk.)

Orri babestuak eta erdi-babestuak[aldatu iturburu kodea]

Francisco Francoren orria identifikatu gabeko pertsona batek aldatu du, artikulua erdi-babestua izan arren. Nola da posible? Inork begiratuko al du? - --Joxemai; (erantzunak) 08:12, 21 ekaina 2012 (UTC)

Badirudi aldi baterako babestuta zegoela eta aldi hori aspaldi bukatu zela. Orain, betiko babestu dut (hau da, administratzaile batek babesa aldatzen dion arte). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-06-21, 08:30 (Eguzk.)

Euskal wikipediari zenbait tresna gehitzea[aldatu iturburu kodea]

Vivaelceltak euskal wikipediara ekar daitezkeen zenbait tresnaren berri eman du «Enbaxada» atalean. Nik dagoeneko itzuli dut argipen orrietara doazen loturak nabarmentzeko tresnaren kodea (hemen dago), baina ez dakit nola txertatu gure wikipedia honetan.

Inork argipen orrien tresna hori eta gainerakoak euskal wikipediaren kodean nola txertatu baldin badaki, prest nago itzulpenarekin laguntzeko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-10-17, 18:48 (Eguzk.)

Yes check.svg Egina. Vivaelceltaren laguntzaz, dagoeneko badugu artikuluetan argipen orrietara daramaten loturei antzemateko tresna. Erabiltzaile bakoitzak bere hobespenetako «Gadgetak» atalean aurkituko du tresna hori aktibatzeko aukera (ArgipenBila tresnari dagokion laukian klikatuta). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-10-18, 08:07 (Eguzk.)
Ondo! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:09, 18 urria 2012 (UTC)

Eskema aldatu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi.

Espermatogenesi izeneko artikulua idatzi berri dut, eta bertan galizierazko wikipediatik eskema bat hartu dut.

Eskema galizieraz dago, eta ez dakit nola aldatu daiteken euskaratzeko.

Baten batek lagunduko al dit?

Mila esker anitz. -Josu (eztabaida) 20:15, 9 azaroa 2012 (UTC)

Urrats hauek egin behar dira:
  1. Irudi hori norberaren ordenagailuan gorde.
  2. Irudiak editatzeko programaren bat erabiliz, euskarazko testuak txertatu.
  3. Irudia Commons-era igo.
Lan neketsua da. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-11-21, 22:51 (Eguzk.)

Italiako kokapen mapa[aldatu iturburu kodea]

Gabon: Italiako udalerriak ez dira ongi kokaturik agertzen kokapen mapan. Beste wikipediekin alderatuta, hegoalderantz desplazaturik daude. Ez dakit akatsa nola zuzentzen ahal den.--Xirkan (eztabaida) 23:47, 14 azaroa 2012 (UTC)

Ez da Italiako kokapen maparen akatsa soilik, orokorra da hutsegitea: ikus, adibidez, Madril, Paris, Jerusalem... Nik ere ez dakit nondik datorren akatsa, baina begiratuko dut patxadatsuago datozen egunotan, gai horretan adituagoa den inork konpontzen ez badu. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-11-21, 22:41 (Eguzk.)

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi,

Wikipedian nahiko berria naiz momentuz, oraindik barne-funtzionamendua ikasten nabil. Azken boladan ingelerazko bertsioari erreparatu diot, eta erreferentzia-zenbakien gainean sagua uzterakoan, erreferentzia horren gaineko informazioa agertzen da. Oso praktikoa dela uste dut, horrela ez da beharrezkoa artikuluaren bukaerarte joatea, eta gero berriz irakurtzen utzitako puntua aurkitzea.

Putamadrean egongo litzateke hau euskarazko wikipedian izatea, baina ez dakit zeren ondorio den. Ez dakit {ref} txantiloia aldatu duten edo beste ezer egin behar den horretarako. —Aurreko iruzkin sinatugabea Obibon (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2012-11-21, 19:31).

Esango nuke interfazeak berak dakarren aurrerapena dela, erabiltzaileon eskumenetik at. Halako aurrerapenak ingeles wikipedian aplikatzen dituzte lehenik, eta besteetan gero. Zuzen baldin banabil, Wikimedia Fundazioak euskal wikipediako softwarea berritzen duenean izango dugu hemen ere aurrerapen hori. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-11-21, 22:46 (Eguzk.)
Berez css eta js aldaketa batzuk izango dira. Denbora banu, begiratuko nuke! -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:26, 21 azaroa 2012 (UTC)