Wikipedia:Txokoa/Politikak/2010eko urtarrila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hasi dugu urte berria[aldatu iturburu kodea]

Urte berria hasi da , 50.000 artikulura iritsi gara eta aurreko urtean egiteke utzi genituen gauzei heldu beharko genieke.

--An13sa 11:20, 1 Urtarrila 2010 (UTC)

Bertze gauza bat utzi genuen zintzilik iaz: prentsaurreko bat (50.000 artikulu dela eta) euskarazko wikipediaren garapena azaltzeko. Baten batek komunikabidei ohartxo bat pasatzeko aipatu bazuen ere, ene ustez eraginkorragoa izanen litzateke aipatutako prentsaurrekoa, oihartzun handiagoa izango baitu. Honen haritik, erran behar da euskarazko wikipedia -orokorrean- oso ezezaguna dela oraindik ere, eta aprobetxatu behar direla aukerak (50.000 artikuluarena, adibidez) sustapena pittin bat egiteko. Hor dugu katalanen eredua, haiek sortu dute "Wikipediaren lagunak" taldea ("Amics de la Viquipèdia"), eta hainbat ekitaldi, hitzaldi eta mahai-inguru antolatzen dute. Prentsaurrekoa, ene ustez, arras interesgarria da wikipediari publizitate pixka bat egiteko.Bestalde, prentsaurrekoarekin batera, edo bertze egun batean akaso, afaritxo bat egin genezake 50.000 artikuluena ospatzeko. Theklanek Bilboko Kafe Antzokia aipatu zuen wikifarra bat egiteko, neri ez zait gaizki iruditzen, zer pentsatzen duzue zuek?? Josu 17:12, 7 Urtarrila 2010 (UTC)
Hau pixka bat mugitzen egon gara eta gonbidapen bat dugu Arrasateko Gazte Bulegotik. Bertan hilabetean behin interneteko gai bati buruzko hitzaldi/ikastaroak ematen dituzte eta proposatu digute urtarrilaren 28an Wikipedia izatea gaia. Bertan ekitalditxo bat, prentsari begira egingo litzateke, azalpen txiki bat eta gero, nahi baduzu, Arrasaten bertan afari bat egin dezakegu, ezta? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:19, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Urte berri on guztiei! Aldaketa batzuk egin ditut Txantiloi:Ŧxn. Nahiko korapilotsua da dena, baina azkenean emaitza ezin hobea da. Kontua da orain 3 mapa ezberdinetan kokatu ahal dela puntua informazio minimoarekin. Hau da, koordenatuak jarrita Euskal Herriko mapan (orain arte bezala) eta herrialdekoan agertuko da. Horretarako beharrezkoa da probintzia = eremua betetzea (orain arte gehienetan hau hutsik dago). Gainera udalerriaren mapa baldin badago (adibidez Hernani, Gasteiz edo Getxon) hirugarren mapa bat ere agertuko da behealdean, udalerrian puntua kokatuz eta, garrantzitsuena, beste bi mapen tamainua aldatuko da.

Arazo bat dago, ordea. Trebiñuko udalerrietan probintzia Araba jartzen badugu berez errealitatea faltsutzen gabiltza. Ez badugu ezer jartzen  EH jarriko du, baina Araba jartzen badugu Txantiloi:Araba agertuko da eta Arabako mapan puntua. Burgos jartzen badugu ez dugu ezer lortuko, ez baitut horretarako prestatu. Beraz bururatzen zaizkidan soluzioak hauek dira:

  • Ezer ez egitea eta probintziako maparik gabe uztea.
  • Trebiñu jarriz gero Arabako mapa agertzea baina goian Araba ordez Trebiñu jartzea
  • Araba jartzea eta dena sinpleago egitea.

Zer deritzozue? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:54, 1 Urtarrila 2010 (UTC)

Trebiñu Araba da!!!!! Zorionak mapen aldaketagatik! Oso ondo dago!--Unai (esan) 20:03, 1 Urtarrila 2010 (UTC)
Trebiñu Araba da, baina legalki Burgos da. Horregatik arazoa konpondu beharko genukeela uste dut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:38, 1 Urtarrila 2010 (UTC)
Zorionak auzoen infotaulako mapengatik, adibidez Lazkaomendi. Oso lan fina. -Euskalduna · esaidak hemen 00:52, 2010ko urtarrilaren 2a (UTC)
probintzia=Araba -> Arrieta (Trebiñu). Hor ez da esaten Arrieta legez Araban dagoenik, egiten dena da Arrieta Arabako mapa baten gainean kokatu. Ikuspuntu legaletik auzo horiek Burgosekoak direla adierazi nahi izanez gero, agian probintzia2 dei daitekeen beste eremu bat sar daiteke infotaulan eta hor sartu "Burgos". --Assar; (erantzun hemen) 08:08, 5 Urtarrila 2010 (UTC)
Ikusi nola utzi dudan Arrieta (Trebiñu). Zer iruditzen?--Assar; (erantzun hemen) 08:16, 5 Urtarrila 2010 (UTC)

Niri ondo iruditzen zait, Assar.Unai (esan) 09:34, 5 Urtarrila 2010 (UTC)

Gaztela eta Leon aipatzea ezinbestekoa da, nire ustez. Hortaz, Assarren proposamena ondo iruditzen zait. --Orereta (erantzunak) 21:04, 5 Urtarrila 2010 (UTC)

Nire ustez ere ondo geratzen da proposamen hori. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:20, 18 Urtarrila 2010 (UTC)

Udalerrien izendapena[aldatu iturburu kodea]

Alacant, Valentzia eta Castellóko probintzietako udalerriak ez dakit nola izendatu behar diren. Udalerri batzuek izen ofizial bakarra valentzieraz dute eta beste askok elebidunez. Adibidez, Huescako hainbat udalerrietan (Gistáin-Chistén) elebietan jarri dugu. Zer egingo dut izena valentzieraz jarri ala ofiziala den kasuetan elebidunez?--An13sa 12:09, 16 Urtarrila 2010 (UTC)

Euskaltzaindiak besterik esaten ez badu, ni izen ofizialaren aldekoa naiz, bertako hizkuntzaren izenarekin birzuzenketa orria eginez. Bestela, hizkuntz bat baino gehiago dituzten herriekin nahaspila hutsa sortuko dugu: adibidez, Vielha e Mijaran okzitanieraz Vielha e Mijaran, katalunieraz Vielha-Mitg-Aran eta gaztelaniaz Viella Mitg Arán da. -- Marklar 12:56, 16 Urtarrila 2010 (UTC)
Baina, izen ofiziala bi hizkuntzetan badago? Adibidez, Villajoyosa/La Vila Joiosa. --An13sa 13:14, 16 Urtarrila 2010 (UTC)
Euskaltzaindiak araututako Valentziako udalerrietan, nik dakidala katalanezko -jatorrizko- izena hobesten da: Castelló eta alacant etortzen zaizkit burura (bi hiri horien izenen forma ofiziala elebiduna izan arren: Castelló de la Plana/Castellón de la Plana eta Alacant/Alicante). Valentzia hiriburuko kasua beste bat da. Hortaz, niri aukera bat iruditzen zait Valentziako katalan-hiztun eskualdeetako udalerrien izenak katalanez jartzea, nahiz eta kasu batzuetan/askotan izen ofiziala elebiduna izan. Hortaz, La Vila Joiosa soilik. Hala ere, aukera honek ere arazo bat dakar: zer egin katalan-hiztunak ez diren udalerrien kasuan... Ademuzen kasuan, adibidez, gaztelaniazko -jatorrizko- forma erabiltzen dugu. --Orereta (erantzunak) 13:33, 16 Urtarrila 2010 (UTC)

euskaltzainak euskal hizkuntzalarien barnean?[aldatu iturburu kodea]

Kategoria:Euskaltzainak kategoria Kategoria:Euskal hizkuntzalariak delakoaren barnean sartuko al zenukete?16:03, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai

Nik ez nuke sartuko, euskaltzain guztiak ez batitira hizkuntzalariak izan, nik uste. --Orereta (erantzunak) 16:41, 22 Urtarrila 2010 (UTC)