Wilhering abadetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wilhering abadetxea
Stift Wilhering.jpg
Kokapena
Herrialdea Austria
Austriaren banaketa administratiboa Austria Garaia
Austriako barrutiaLinz-Land District
Merkatu-udalerriaWilhering
Koordenatuak 48° 19′ 26″ N, 14° 11′ 25″ E / 48.3239°N,14.1902°E / 48.3239; 14.1902Koordenatuak: 48° 19′ 26″ N, 14° 11′ 25″ E / 48.3239°N,14.1902°E / 48.3239; 14.1902
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Linz (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
Helbidea Linzer Straße 4

Wilherig abadetxea (alemanez: Stift Wilhering; latinez: Abbatia B. M. V. de Hilaria) Wilhering herrian dagoen eraikin zistertar monumentala da, XII. mendean sortua baina egun bere rokoko margolanei esker oso ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1146an, Wilhering-eko jauntxoek abadia baten sorrera haien lurretan onartu zuten. Berrogei urte igaro ondoren monasterioa eraikitzen ari zenean, Cîteauxko abadian bildutako abadiaren kapituluak Ebracheko abadiarekin bat egitea onartu zuen. 1185. urtean, hamar urte geroago hasitako eliza altxatzea erabaki zen. 1293an Engelszelleko abadia sortu zen.

Erreforman, Erasmus Mayer Aitak bederatzi hilabetez abadetxetik Nurembergera ihes egin zuen, 1544 eta 1545 bitartean. Bitarte horretan, Balthasar von Presing-ek hartu zuen behin-behineko abadetxearen agindua. Monasterioa erabat abandonatu zen 1583an. Kontrarreformaren baitan, Luganoko Alexander a Lacu monje beneditarrek 1587an berriro ireki zuen Wilhering, arrakasta izanik.

1733an, sute batek monasterioa ia erabat suntsitu zuen. Gaur egun garai haietatik atari erromanikoa, klaustro gotikoaren zati bat eta bi hilobi baino ez dira geratzen. Abadia handik gutxira berreraiki zuten Johann Haslingerrek alemaniar rokoko estiloan egindako planoen arabera. Abadiaren elizaren barruko margolanak, Martino Altomonte eta bere semea Bartolomäorenak dira. Eskulturak eta estuko lanak Johann Michael Feuchtmayerrek eta Johann Georg Üblhörek egin zituzten. Josef II.a enperadorearen erreformen presiopean, parrokia bat sortu zen. 1895. urtean eskola bat sortu zen.

1940an naziek tokia hartu zuten eta aita Bernhard Burgstaller kartzelan hil zen hurrengo urtean. Gerra ostean itzuli ziren monjeak. Gaur egun komunitate monastikoak 30 kide biltzen ditu. Mendebaldeko hegala eraiki da 500 ikasle dituen eskola hartzeko.

Liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadiaren liburutegiak 40.000 liburu historikoen bilduma du (1900. urte arte). XX. mendeko 20.000 ditu. Gainera, Erdi Aroko 150 eskuizkribu eta 220 inkunable daude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]