Wilkins kostaldea
| Wilkins kostaldea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | Itsasertza |
| Eponimoa | Hubert Wilkins (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 69°40′S 63°00′W / 69.67°S 63°W |
| Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Wilkins kostaldea Bowman kostaldetik banatzen duen Agassiz lurmuturra eta Black kostaldearekin muga den Boggs lurmuturraren artean dagoen Antartikako penintsularen ekialdeko kostalde zatia da. Advisory Committee on Antarctic Namesek Sir Hurbert Wilkinsen omenez izendatu zuen, Decepción uhartetik hegoalderantz abiatu eta penintsula antartikoa honen ekialdeko zatiraino 1928ko abenduak 20an airez zeharkatu zuen lehena. Hegoalderantz jarraitu zuen Stefansson itsasartea eta Hearst uharteraino, erdialde inguruan Wilkins kostaldearekin muga egiten duena.
1965eko apirilak 20an Argentinako Aire Armadak 1 Laguntza Estazioa Hearst uhartean ezarri zuen.
Lurralde aldarrikapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argentinak Wilkins kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte
Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:
- Argentinak costa Wilkins deitzen du.
- Txilek Costa Wilkins
- Erresuma Batuak Wilkins coast
