Edukira joan

Hearst uhartea

Koordenatuak: 69°25′S 62°10′W / 69.42°S 62.17°W / -69.42; -62.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hearst uhartea
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera60 km
Zabalera11 km
Azalera871 km²
EponimoaWilliam Randolph Hearst
Geografia
Map
Koordenatuak69°25′S 62°10′W / 69.42°S 62.17°W / -69.42; -62.17
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Ur-gorputzaWeddell itsasoa

Hearst uhartea kupula formako uharte bat da, izotzez estalia eta Weddell itsasoan dago, Rymill lurmuturretik 6 kilometro ekialdera, Antartikako Palmer Lurraldearen ekialdeko kostaldean.

Uharteak iparraldetik hegoaldera 58 kilometroko luzera eta 11 kilometroko zabalera du, eta 365 metrotaraino iristen da.

Hearst uhartearen gainetik hegan igaro zen lehena Sir George Hubert Wilkins izan zen, 1928ko abenduak 20an. Une hartan Antartikar kontinentearen zati zela uste zen, eta ondorioz Hearst Lurraldea bezala izendatu zuen, William Randolph Hearsten omenez, espedizioa finantzatzen lagundu zuena.

Hearst uhartea berriz 1940an bisitatu zuten, baita bere forma aurkitu ere, USASeko kideek, kostalde hau lurretik eta airetik esploratu zutenak. Eurek Wilkins Uhartea deitu zuten. Aireko argazkien azterketek, alabaina, uharte handi hau Wilkinsek Hearst Lurraldetzat hartu zuen bera dela frogatu dute.

1965eko apirilak 20an Argentinako Aire Armadak uharte honetan 1. Laguntza Estazioa ezarri zuen.

Lurralde aldarrikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Hearst uhartea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati.

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak Isla Hearst deitzen du.
  • Txilek Isla Hearst
  • Erresuma Batuak Hearst Island

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]