Edukira joan

Will Kymlicka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Will Kymlicka

Bizitza
JaiotzaLondon, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea
Queen's unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta politologoa
Enplegatzailea(k)Central European University (en) Itzuli
Queen's unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli
willkymlicka.ca

Will Kymlicka (London, Ontario, 1962) Kanadako politiko eta filosofo bat da. Gaur eguneko filosofia politikoaren pertsonai garrantzitsuenetariko bat da. Gehien aztertu dituen gaiak arazo etniko eta multikulturalitatearen bizikidetza, ingurune globalizatuan dagoen liberalismo klasikoaren funtzionamendua eta animalien eskubideen tokia teoria politikoan dira.

Kymlickak Oxford Unibertsitatean atera zuen bere doktoretza G. A. Cohen-ek gainbegiratuta eta gaur egun, katedraduna da Queen's unibertsitatean, Kingston-en (Ontario, Kanada). Bere “filosofia politikoaren sarrera” 17 hizkuntzetara itzuli da.

Pentsamendua eta justiziari buruzko ideia:

Kymlickaren obraren kezkarik handienetarikoa talde gutxituetako legezko trataera gauzatzeko perfil liberal bat eskaintzea da. Bere ideiak, bere herrialdearen testuinguruan oinarritzen ditu, eta berak bi mailatan sailkatzen ditu: etorkinen edo polietnikoen taldeak eta nazionalista gutxituak (kasu honetan, Kanadako Quebequesak edo Zelanda Berriko Maoriak). Horren ondorioz, nazionalista gutxituentzako irizpide batzuk ezartzen ditu:

  1. Sorreratik bertan egon izana.
  2. Lehenik autogobernua izan behar dute.
  3. Komunean kultur bat izatea.
  4. Hizkuntza komun bat izatea.
  5. Instituzioen biden zuzendua izatea.
  • Liberalism, Community, and Culture (1989).
  • Contemporary Political Political Philosophy (1990).
  • Multicultural Citizenship (1995).
  • Finding Our Way: Rethinking Ethnocultural Relations in Canada (1998).
  • Politics in the Vernacular: Nationalism, Multiculturalism,Citizenship (2001).
  • Liberalism, Community, and Culture (Oxford: Oxford University Press, 1989/1991). ISBN 0-19-827871-3
  • Contemporary Political Philosophy: An Introduction (Oxford: Oxford University Press, 1990/2001). ISBN 0-19-878274-8
  • Sue Donaldson-ekin, Zoopolis: A political theory of animal rights (Oxford: Oxford University Press, 2011), itzulera gaztleraz: Zoópolis, una revolución animalista (Madrid: errata naturae, 2018).
  • Will Kymlicka (2019): Biography about Will Kymlicka. Berreskuratuta hemendik: http://post.queensu.ca/~kymlicka/