Wolof (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wolof herria

Wolof etniako gambiar gaztea
Biztanleak guztira
6,4 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Senegal: 5.819.000[1]

 Gambia: 259.000[1]
 Italia: 80.000[1]
 Mali: 68.000[1]
 AEB: 64.000[1]
 Frantzia: 41.000[1]
 Boli Kosta: 16.000[1]

 Mauritania: 14.000[1]
Hizkuntza
Wolofera, frantsesa, ingelesa
Erlijioa
Gehienak musulman sunitak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Lebu, serer.

Wolof herria[2] Mendebaldeko Afrikako talde etnolinguistikoa da, jatorria Senegal, Gambia, Mali eta Mauritanian duena. Biztanleriaren % 38,7 dira Senegalen[3]. Woloferaz, Niger-Kongo familiako Atlantiko mendebaldeko hizkuntzaz, mintzatzen dira eta nekazariak dira gehienbat. Ezagunak dira wolof emakumeen janzkera eta apaingarriak: ile orrazkera bitxiak, urrezko bitxi ugari eta oso jantzi ikusgarriak erabili ohi dituzte. Gehienak musulman sunitak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h Wolof. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 90. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  3. Senegal. The World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]