Wolof herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wolof herria

Wolof.jpg


Wolof etniako gambiar gaztea
Biztanleak guztira 6,4 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

 Senegal: 5.819.000[1]
 Gambia: 259.000[1]
 Italia: 80.000[1]
 Mali: 68.000[1]
 AEB: 64.000[1]
 Frantzia: 41.000[1]
 Boli Kosta: 16.000[1]

 Mauritania: 14.000[1]
Hizkuntza Wolofera, frantsesa, ingelesa
Erlijioa Gehienak musulman sunitak
Zerikusia duten beste giza taldeak Lebu, serer.

Wolof herria Mendebaldeko Afrikako talde etnolinguistikoa da, jatorria Senegal, Gambia, Mali eta Mauritanian duena. Biztanleriaren % 38,7 dira Senegalen[2]. Woloferaz, Niger-Kongo familiako Atlantiko mendebaldeko hizkuntzaz, mintzatzen dira eta nekazariak dira gehienbat. Ezagunak dira wolof emakumeen janzkera eta apaingarriak: ile orrazkera bitxiak, urrezko bitxi ugari eta oso jantzi ikusgarriak erabili ohi dituzte. Gehienak musulman sunitak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h   Wolof, joshuaproject.net, https://joshuaproject.net/people_groups/15414. Noiz kontsultatua: 2016-11-2 .
  2.   Senegal, The World Factbook, cia.gov, https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/sg.html. Noiz kontsultatua: 2016-11-2 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wolof herria Aldatu lotura Wikidatan