Xabier Aranburu Sagarzazu
| Xabier Aranburu Sagarzazu | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hondarribia, 1931ko irailaren 4a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2014ko uztailaren 10a (82 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
| Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Xabier Aranburu Sagarzazu (gaztelaniaz: Javier de Aramburu Sagarzazu; Hondarribia, 1931ko irailaren 4a - ib., 2014ko uztailaren 10a)[1][2] euskal idazle eta kazetari bat izan zen.
Euskal kulturari buruzko hainbat liburu idatzi zituen, tartean "Terranova", "Juan Ignacio de Iztueta", "Personajes Guipuzcoanos", "Sitio de Fuenterrabía" edo "Euskadi", gainera "Euskal-Herria. Realidad y Proyecto" eta "Euskal-Herria" liburu kolektiboan ere parte hartu zuen.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko kide ere bazen, bai eta Euskal Dantzarien Biltzarreko sustatzailea ere.
Bestalde, Gipuzkoar Kazetarien Elkarteko presidentea ere izan zen, bai eta La Voz de España eta Deia egunkarietako zuzendaritzako kidea ere, gainera Euskal Herria osoan barna kultur hitzaldiak ematen jardun zuen.
Halaber, bere jaioterrian hainbat ekimenetan ohiko partehartzailea zen, tartean Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketako epaimahaikidea hasiera-hasieratik, hainbat libururen argitalpenean jarduteaz gain Euskal Jaien 50. urteurrenan ere buru-belarri aritu zen.
Aranburu Hondarribiko historiari buruzko aditu nagusien artean zegoen: bere jaioterriari buruzko hainbat liburu argitaratu zituen, nabariena "Hondarribia, paseos por la ciudad" zen: hor, Javier Sagarzazu hondarribiar margolariarekin elkarlanean udalerri horretako historia, kultura, ohiturak eta gizarteari buruzko gaiak jorratu zituen.