Xabier Otaegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabier Otaegi
Txirri mirri txiribiton.jpg
Mirri, Txiribiton eta Txirri (Xabier Otaegi)
Bizitza
Izen osoa Xabier Otaegi Lizarralde
Jaiotza Donostia1952ko ekainaren  21a (67 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak pailazoa
Izengoitia(k) Txirri eta Kixki

Xabier Otaegi Lizarralde (Donostia, 1952ko ekainaren 21a) Donostiako kultura munduko pertsonaia garrantzitsua da. 1972 urtetik aurrera Kixki pailazoa gisa Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon pailazo taldeko kide da, ondoren 1985an Txirri, Mirri eta Txiribiton taldeko Txirri pailazoa izatera iragateko. Azken hauek Euskal Telebista katean euren asteroko saioari esker arrakasta handia lortu zuten.

1989-1991 artean Jose Ignazio Ansorenarekin batera ETB1 katean Funtzioa ikuskizun saioa ere aurkeztu zuen.

Gizarte-zientzietan graduatua, zortzi urtez Donostiako Iztunde antzerki taldean jardun zuen; Herri Irratian hiru urtez haur nahiz euskaldun berrientzako hainbat irratsaio zuzendu zituen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]