Xatiro (musikaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xatiro (musikaria)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUnai Hernández Unda
JaiotzaBilbo, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria eta raperoa
Izengoitia(k)Xatiro
Genero artistikoarapa
hip-hopa
Musika instrumentuaahotsa

Badok: xatiro Musikasten: xatiro

Xatiro —jaiotzako izen-deiturez, Unai Hernandez Unda— (Bilbo, Bizkaia, 1983) rap abeslari euskalduna da.[1][2]

Euskaraz zein gaztelaniaz egiten du rap estiloko musika. Bere abestien hitzetan literatura, komikiak eta filmak aipatzen ditu, eguneroko kontuekin nahastuz. Satira eta ironia ere erabiltzen ditu politikaz eta erlijioaz hitz egiteko.

Argitara eman zuen lehen lana Xatirokeriak (2016) diskoa izan zen. Bertan, rock, blues eta country estiloak raparekin nahasten zituen. Rap musika generoarekin batera rock, hardcore, pop klasikoa edo Lo-fi estiloetan ere murgiltzen da. Esan genezake Lo-fi hip hopa dela bere azken lanen estilo nagusia.[3]

Hainbat bideo-klip ekoiztu ditu, bere abestiak beste formatu batzuetan ere ekoizteko.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Xatiro: 'Piezak, abestiak gura ditu entzuleak, disko osoak baino'» Bizkaie 2019-02-25 (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Xatiro, voz hiphop de Bilbao, estrena Beldurrik Gabe, Sin Miedo» La Ganzua 2019-04-10 (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  3. (Gaztelaniaz) «Xatiro» Aretxabaletako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  4. «Xatirokeriak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  5. «Cassiopeia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.