Xochicalco
Itxura
Xochilcalco1![]() | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 939 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Latinoamerika/Karibe |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Xochicalco (nahuatl hizkuntzan, ʃot͡ʃiˈkaɬko) Antzinako tolteka hiria da, Cuernavaca inguruan, Mexikoko Morelos estatuan. K.o. VIII-IX. mendeetan eraiki zuten, eta garrantzi handiko merkataritza tokia izan zen. Garai batean erlijio gune garrantzitsua izan zen, eta espainiarrak iritsi aurretik defentsa gune bihurtua zen. Gorde diren eraikuntzetatik Quetzalcoatlen tenplua da eraikuntza nagusia. Muino baten gorenean eraikitako piramide handi bat da, bi gorputzez osatua, oso-osorik erliebeez estalia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.