Yaakar Aretxabaletako Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yaakar Aretxabaletako Elkartea
Datuak
Motaelkartea
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formairabazteko asmorik gabeko erakunde
Historia
Sorrera2019

Yaakar Aretxabaletako Elkartea 2019. urtean Aretxabaletan sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkartea da[1]. Senegalgo Mbam eskualdean osasungintza proiektu batean ari da lanean[2].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yaakar izenak "itxaropena" esan nahi du woloferaz[2].

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean Senegalgo familia bat etorri zen Aretxabaletara bizitzera. Haren inguruan hainbat emakumezko aretxabaletarrek garapenerako kooperazio eremuan lan egitea helburu duen elkarte bat eratzea erabaki zuten[2] eta 2019an osatu zen taldea Amy Senegal elkartearen laguntzarekin.

Mbam eskualdeko proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko proiektua Senegalen abiatu dute, Dakar hiriburutik 167 km hego-ekialdera dagoen Mbam eskualdean. Haurdun dauden emakumezkoentzako osasun zentru bat eraikiko dute, haientzako eta haur jaioberrientzako osasun azpiegitura egokiak izango dituena[3]. Erditze eta kontsulta gela horiek lehen sorospen zerbitzua ere eskeiniko dute eskualdeko emakumeentzat[4]. Bigarren helburu bat ere badu proiektuak, ur edangarriaren kalitatea hobetzeko azpiegiturak eraikitzea hain zuzen ere[2]. Horretarako Mbam eskualdeko instituzioekin elkarlanean ari dira. 2021. urteko ekainean aurkeztu zuten proiektua Aretxabaletan egindako erakusketa baten bidez[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Asociación Yaakar Aretxabaletako Elkartea a Favor del Codesarrollo, de la Integración y de la Convivencia Cultural» www.euskadi.eus 2020-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. a b c d «Senegalgo proiektua ezagutzera emateko erakusketa abian - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Yaakar Aretxabaletako elkartea presenta el proyecto que está en marcha en Senegal» El Diario Vasco 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. a b «Herrien arteko elkarlana erakusketan jasoko dute - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]