Yaleko Zuzenbide-Eskola
| Yaleko Zuzenbide-Eskola | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen laburra | YLS |
| Mota | law school (en) |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Jarduera | |
| Honen parte | Yale Unibertsitatea |
| Ikasle-kopurua | 629 (2010(e)ko hamarkada) |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Jabea | Yale Unibertsitatea |
| Historia | |
| Sorrera | 1824 |
| webgune ofiziala | |
Yaleko Zuzenbide-Eskola (ingelesez: Yale Law School edo YLS) Yale Unibertsitateko zuzenbide-eskola da. 127 Wall Streeten dago, New Havenen, eta Estatu Batuetako zuzenbide-eskolarik onena eta munduko ospetsuenetako bat da. Bere tamaina txikiaren eta ospe handiaren ondorioz, onarpen-prozesua Estatu Batuetako eta munduko selektiboena da, % 6 inguruko onarpen-tasarekin.
1980ko hamarkadan lehen aldiz argitaratu zutenetik, Yaleko Zuzenbide-Eskola lehen postuan izan da etengabe U.S. News & World Report delakoan, Estatu Batuetan gehien erabiltzen den rankingean, Harvardeko eta Stanfordeko zuzenbide-eskola ospetsuak gaindituz.
Urtero 200 ikasle inguru onartzen dituzte Yaleko juris doctor programarako, kopuru txikia beste unibertsitateekin alderatuta, eta 25 ikasle baino ez mundu mailan zuzenbide-masterrerako.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |