Edukira joan

Yamuna

Koordenatuak: 31°01′21″N 78°27′18″E / 31.0225°N 78.455°E / 31.0225; 78.455
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yamuna
यमुना
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.376 km
Geografia
Map
Koordenatuak31°01′21″N 78°27′18″E / 31.0225°N 78.455°E / 31.0225; 78.455
Herrialdea India
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera351.000 km²
Arro hidrografikoaGanges Basin (en) Itzuli
Ur-emaria3.480 m³/s
Bokalea
()
Ganges

Yamuna[1] (sanskritoz यमुना, urduz جمنا) Ganges ibaiaren ibaiadarrik handiena da, baita India iparraldeko ibairik garrantzitsuenetako bat ere. 6.387 metroko altueran jaiotzen da, Yamunotrin, Banderpooch mendien hego-mendebaldeko magaletan, behe Himalaian, eta 1.376 kilometroko ibilbidea egiten du Triveni Sangamen itsasoratu aurretik, Allahabaden, hamabi urtetik behin egiten den Khumba Mela erromesaldia egiten den tokian. Trivenin (hiru ibai), hinduek han lurrazpiko ibai ikusezina den Sarasvati ibaia elkartzen dela uste baitute, oso antzinako den Rig-veda testuan jada aipatzen dena (K. a. X. mendea), Yamunaren ura nahiko gardena da, Gangesenak horixkagoak diren bitartean. Bere arroa oso zabala da, 366.223 kilometro koadrokoa (Gangesen arroaren % 40,2).

Yamunak Uttarakhand, Haryana eta Uttar Pradesh estatuak, hiriburua den Delhi eta Himachal Pradesh estatuaren muga ere bada. Bere bidean ibaiadar ugariren urak jasotzen ditu., Giri ibaia, Tons ibaia (bere ibaiadarrik luzeena eta handiena bere ibilguaren goialdeko zatian), Hindon ibaia (400 km), Chambal ibaia (1050 kilometro), Betwa ibaia (610 kilometro), Mandakini ibaia, Sindh ibaia (470 kilometro) eta Ken ibaia (427 kilometro) barne. Garrantzitsuena Chambal ibaia da, honek, era berean, ibaiadar ugari jasotzen dituelarik, garrantzitsuenak Khan ibaia, Kshipra ibaia, Kalisindh ibaia, Parbati ibaia eta Banas ibaia direlarik. Baghpat, Delhi Berria, Noida, Mathura, Agra, Firozabad, Etawah, Kalpi, Hamirpur eta Allahabad hiriak ibai honen ertzean daude, eta bere parean monumentu garrantzitsu ugari dago, horien artean Agran dagoen Taj Mahal mausoleo ospetsua nabarmentzen delarik.

Yamunaren ezaugarririk garrantzitsuena oso emankorra den alubioizko lautada bat osatzen duela da, Yamuna-Ganges Doaba bezala ezagutzen den lur zatia, Yamuna eta Gangesen artean, Indo-gangear ordokian dagoen eskualde bat. Iraganean komunikazio bide garrantzitsua izan zen arren, gaur egun ibaia, oinarrian, zeharkatzen dituen lurrak ureztatzeko erabiltzen da. Ia 57 milioi pertsona daude Yamuna ibaiaren menpe. Urteroko 10.000 hektometro kubiko segundoko isuriarekin eta 4.400 hektometro kubikoren erabilerarekin (horietatik ureztatzeko erabiltzen dena % 96 dena), ibaiak Delhiren ur horniketaren % 70a ematen du.

Ganges bezala, Yamuna ibaia ere oso miretsia da hinduismoan eta Yamuna jainkosa bezala gurtua ibilgu osoan zehar. Hindu mitologian, Yamuna eguzkiaren jainkoa den Suryaren alaba eta heriotzaren jainkoa den Yamaren arreba da, beraz, Yami bezala ere ezaguna, eta, sinesmen herrikoien arabera, bertako ur sakratuetan bainatzeak heriotzaren oinazeetatik askatzen du.

Yamunaren ura nahiko kalitate onekoa da Himalayako Yamunotrin duen iturritik Wazirabaderaino doan 375 kilometroko tartean. Delhin, Wazirabad eta Okhla hesien artean dauden 15 hustubideren bidez hondakin urak isurtzen dira, ibaia oso kutsatua egotea eragiten dutenak. Funtzionario batek ibaia "ur beltzen kolektore" bezala deskribatzen du, oxigeno eskari biokimikoa (DBO) 14 eta 28 miligramo litroko baloreetan dagoelarik, eta koliforme kopuru handiak dituena. Ibaiak hiru iturri nagusitatik jasaten du kutsadura: etxeak eta udal hondakin uren kanporatzea, nekazaritza ahalbidetzeko egiten den deforestazioaren ondorio den lurraren higadura, ongarri, belar hiltzaile eta pestiziden eratorri kimikoen garbiketarekin batera, eta, azkenik, aktibitate komertzialaren eta industrialdeen korronteak.

Yamuna Uttarakhanden

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Banderpoonch tontorrak, Yamunaren iturrien tokia, Mussoorietik ikusita.
Yamunotriko tenplua ibaiaren ertzean, Yamuna jainkosari eskainitako santutegia.
Yamuna ibaiaren ibilgua indo-gangear ordokian.

Yamuna ibaiaren urruneneko iturriak Yamunotri glaziarrean daude, 6.387 metroko altueran, Banderpooch tontorren hego-mendebaldeko magaletan, Behe Himalayako Mussoorie mendilerroaren zati dena. Administratiboki, ibaia Uttarakhand estatuko Uttarkashi barrutian jaiotzen da, Haridwar hiri santutik apur bat iparraldera. Mendiko zenbait ibai eta errekasto txiki, Yamuna, berez, Yamunotrin jaiotzat hartzen da, 3.923 metroko altueran, hinduismoko santutegirik sakratuenetako bat dagoen tokia, Yamuna jainkosari eskainia eta Chota Char Dhamen zati dena, erromesaldi zirkuitua edo Yatra. Orain ere oinez joanda, tenplutik gertu, ibaiaren eskuinaldeko ibarra jarraitzen duen 13 kilometroko ibilaldi batean, Markendeya Tirtha dago, non Markandeya rishi edo jakintsuak Markandeya Purana idatzi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]