Yo Soy 132

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yo Soy 132 mugimenduaren afixa.

Yo Soy 132 (euskaraz, Ni Naiz 132) 2012 urtean Mexikoko protesta gizarte mugimendua da, unibertsitateko ikasleek abiarazitakoa hedabideetako demokratizazioa eskatuz eta Enrique Peña Nieto PRI alderdiko presidentziarako hautagaiaren aurkakoa. Mugimendua 2012 urteko maiatzaren 11an abiarazi zen, Enrique Peña Nietok emandako hitzaldi batean 2006 urteko protesta batean, non poliziak bi manifestari hil zituen, berak izandako jokabidea aldeztu zuen. Hitzaldian adierazpen horien aurkako erreakzio bizia izan zen hitzaldira joandako ikasleen artean eta hautagaiak erretiratu behar izan zuen. Ondoren, Mexikoko hedabideek hitzaldiko ikasleak ez zirela benetako ikasleak eta gertatutakoa hautagaiaren oposatzaileek prestaturiko muntaia zela zabaldu zuten. Horren aurka protestatuz, hitzaldiko protestan parte hartu zuten 131 ikaslek bideo bat zabaldu zuten Youtuben, euren ikasle karneta erakutsiz eta hedabideen jokabidea salatuz. Mugimendua indartzen joan zen hurrengo egunetan, bereziki sare sozialen bitartez, #Yosoy132 hashtag edo etiketaren bitartez, protestarekin bat zetorren pertsona bakoitza 131 taldeko ikasle taldearekin bat eginez. Mugimendua zabaldu egin zen hurrengo asteetan, Mexikon benetako demokrazia eskatuz. Mugimendua M-15 eta Occupy mugimenduarekin parekatu izan da.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yo Soy 132 Aldatu lotura Wikidatan