Yohan Blake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yohan Blake
London 2012 Yohan Blake.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint James1989ko abenduaren 26a (28 urte)
Herrialdea  Jamaika
Jarduerak
Jarduerak abiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplina 100 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 76 kilogramo
Altuera 180 zentimetro
http://ybafraid.com/

Yohan Blake (Saint James parrokia, 1989ko abenduaren 26a,) atleta jamaikarra da. Yohan, atleta lasterketa laburren korrikalarien taldearen barruan sartzen da. Jamaikar honek 100 metroko, 200 metroko eta 400 metroko erreleboetan parte hartzen du. 2011 munduko txapelduna izan zen 100 metroko lasterketan eta Joko Olinpikoetan bi urrezko dominak ditu 4x100 metroko erreleboetan eta bi zilarrezko dominak, bat 100 metrotan eta bestea 200 metrotan.

Munduko bigarren markarik onena ere badu 200 metrotan (19,26 s) eta historiako hirugarren markarik azkarrena 100 metrotan (9,69 s) bietan bakar-bakarrik Usain Bolten atzetik (200 metrotan 19,19 segundorekin eta 100 metrotan 9,58 s eta 9,63 segundotan).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urterekin Yohan Blake Green Park All-Age eskolara joan zen eta han Danny Hawthorne Yohanen entrenatzaile jarri zioten. Eta 2005an munduko gazte txapelketan parte hartu zuen non 10,56 s egin zituen 100 metrotan.

2006rako marka hori jaitsi egin zuen 10,33 s Amerika zentroko txapelketa batean irabaziz. Eta Jamaikako gazteen txapelketan urrezko bi domina irabazi zituen, bat 100 metrotan eta bestea 200 metrotan.

2008an berriro itzuli egin zen gazteen munduko txapelketara eta laugarren postuan gelditu zen 10,51 s egin ostean.

Bere bidea geldiarazi egin zen Yohanek metilxantina hartu eta harrapatua izan ostean 2009an. Munduko Dopingaren Aurkako Agentziak substantzia hori ez zuen aurretik debekatu baina Jamaikak zehapen bat jarri zion.

Irabazitako lehenengo munduko tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011an munduko jokoetara sailkatu egin zen bere herrialdeko bigarren markarik hoberena eginez: 10,09 s. Munduko joko haietan irabazlerik harrigarriena Usain Bolt izan zen. Yohanekin finalera heldu ziren biak. Baina Usainek irteeran bi nulu eginez eliminatu egin zen eta horregatik Blakek irabazi egin zuen. Eta munduko txapelketa irabazlerik gazteena bihurtu zen.

Joko Olinpikoetako debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012. urterako Joko Olinpikoetarako klasifikazioa bilatzen ari zen. Eta sailkapena lortu egin zuen Jamaikako markarik onena eginez, Usain Bolten aurretik 9,75 s 100 metrotan. Eta eginiko marka hori historiako munduko laugarren markarik hoberena bilakatu zen. Joko haietan finalera heltzea lortu zuen eta bigarren postuan gelditu zen zilarrezko domina irabaziz 100 metrotan. Baita ere irabazi zuen 200 metroko zilarrezko domina berriz ere Usain Bolten atzetik, baina ez omen zitzaion axola, Yohan zilarrezkoarekin oso pozik omen zegoen eta.

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marka pertsonalak
Proba Marka Lekua Data
100 m 9,69 s Lausana (SUI) 2012-08-24
200 m 19,26 s Bruselas (BEL) 2011-09-16
4x100 m 36,84 s Londres 2012-08-11