Edukira joan

Yola Mamani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yola Mamani

Bizitza
Jaiotza1984 (39/40 urte)
Herrialdea Bolivia
Hezkuntza
HizkuntzakAimara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraketxeko langileen eskubideen aldeko aktibista, Esataria, youtuberra, blogaria eta irrati-esataria

Youtube: UCl_N_X-kKqrM7myc56X0AFQ Edit the value on Wikidata

Yolanda Mamani (Santa María Grande, Omasuyos probintzia, 1984) boliviar aktibista, esataria, irrati ekoizlea, youtuberra, etxeko langilea eta langileen eskubideen aldeko aktibista da.[1] Soy trabajadora del hogar, con orgullo y dignidad irratsaioa, Ser chola está de moda bloga eta Chola Bocona youtubeko kanalaren bitartez ezaguna.[2][3][4]

Bederatzi urte zituela, Yola Mamani La Paz hirira iritsi zen izeba batekin. Orduan, aimara baino ez zuen hitz egiten. Hamabi urterekin etxeko langile hasi zen.[5] Lehen enplegu horrekin eskola-ikasketak amaitzea lortu zuen. Hamahiru urte zituela, bere jantzi tradizionala bertan behera uzteko eskatu bazioten ere, uko egin eta bere nortasunari eutsi zion.[6] Unibertsitatera joan nahi zuela esan zuenean, kaleratu egin zuten.[5][7]

Boliviako Soldatapeko Etxeko Langileen Federazio Nazionalaren kide egin zen (FENATRAHOB), eta han Mujeres Creando talde feminista boliviarra eta haren Irrati Eskola, La voz de mi deseo ezagutu zituen.

Emakume indigenen aldeko komunikatzaile eta aktibista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko uztailetik eta zazpi urtez, Soy trabajadora del hogar, con orgullo y dignidad irratsaioa gidatu zuen.[3] Boliviako etxeko langileen egoerari buruzko salaketak egiten ziren programan, eta medikuntza tradizionalari edota egoera nazionalaren eta emakumeen egoeraren azterketari buruzko hausnarketak ere biltzen zituen.[8][9][10] 2019an Warminya tiyawinakapa programa zuzentzen hasi zen, Radio Deseoren emakumeen albistegia.[11]

Bestetik, 2015etik Ser chola está de moda blogean idazten du[7] eta 2019tik YouTubeko Chola Bocona kanala ekoitzi eta gidatzen du, bertatik cholen bizimodua eta kosmobisioa zabaltzeaz gain, emakume indigenen explotazioa eta haien aurkako arrazakeria ere salatzen du.[12][13]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2012an, Puestos de venta convertidos en mingitorios erreportajeari esker Kazetaritzako Udal Saria irabazi zuen.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yola Mamani