Edukira joan

Yolanda Blanco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda Blanco

Bizitza
JaiotzaManagua1954ko azaroa (69 urte)
Herrialdea Nikaragua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, poeta eta idazlea

Yolanda Blanco (Managua, 1954) hirurogeita hamarreko hamarkadan Nikaraguako panorama poetikoan agertutu zen taldeko idazlea da. Bereziki ezagunak dira haren lan poetikoak eta abestiak.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yolanda Blanco hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran hasi zen poesian. Juan Aburto idazleak (idazlearen aitaren lankidea) eta Ernesto Gutiérrez poetak idazle gaztea orientatu zuten bere hastapenetan. Así cuando la lluvia (Hala, euria) (León, 1974ko uztaila) izan zen Blancoren argitalpen sortako lehena. 1970eko hamarkadara arte, Nikaraguako poeta gheienak gizonezkoak ziren, salbuespen handi batzuekin: Carmen Sovalbarro (Sandinori abestu zion poeta abangoardista), María Teresa Sánchez (literatur sustatzailea, editorea eta antologista) eta Mariana Sansón (poesia aparta eta oso berea egin zuen, eta haren etxea poeten eta margolarien topaleku izan zen Leóngo unibertsitate-hirian; Blancok bere eragile bat gisa onartzen du.

Blancok Literatura eta Arte ikasketak egin zituen Nikaraguan, Frantzian eta Venezuelan. Unibertsitateko ikasle zela, 1974an eta 1975ean, Leongo UNANeko Paraninfoan, emakume poeten lehen errezitaldiak antolatu zituen;[2] gertaera hori benetako mugarri izan zen herrialdean. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Blancok bat egin zuen Nikaraguan gizarte berri bat sortzeko ahaleginekin, Anastasio Somoza DeBayle gobernuburuaren aurka.[3] Hala ere, 1978an, Venezuelara bizitzera behartu zuten, bere familiaren etxea funtzionario sandinistek arrazoirik gabe inbaditu zutenean. Laurogeiko hamarkadan, poeta ezaguna bazen ere, erregimen sandinistak ez zuen Blanco sustatu, alderdi horretakoa ez zelako.

1978 eta 1985 artean Caracasen bizi izan zen Yolanda Blanco. Bertan, Calicanto, Antonia Palaciosek zuzendutako literatur tailerrean parte hartu zuen, baita Tráfico eta Guaire taldeek Venezuelako literatura eraldatu zuen poesia berria aurkeztu zuten errezitaldietan ere. 2005ean, De lo urbano y lo sagrado poemarioarekin, 'Mariana Sansón' saria irabazi zuen, Nikaraguako Idazleen Elkarteak (ANIDE) urtero antolatzen duen poesia sari nazionala. Blanco New Yorken bizi da gaur egun, eta arte taoisten praktikatzaile eta itzultzaile gisa egiten du lan bertan.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Así cuando la lluvia. León, Nikaragua: Hospicio, 1974
  • Cerámica sol. León, NiKaragua: UNAN, 1977
  • Penqueo en Nicaragua. Managua, Nikaragua: Editorial Unión, 1981
  • Aposentos. Caracas, Venezuela: Venezuelako Pen Club, 1985
  • De lo urbano y lo sagrado. Managua, Nikaragua: ANIDE, 2005

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]