Josu Arketa
Josu Arketa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1932ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Logroño, 2004ko apirilaren 22a (71 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta irrati-esataria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Josu Arketa Bilbao (Bermeo, 1932ko maiatzaren 2a - Logroño, 2004ko apirilaren 22a), ezaguna ere Yosu Arketa izenez, bizkaitar frantziskotar apaiza izan zen.[1][2]
1958ko irailaren 22an apaiztu zen. 1960ko uztailaren 31n Asuncionera bidali zuten. Bertan Paraguaiko Radio Cáritas AM 680 irrati-kateko zuzendaria izan zen. Han De corazón a corazón irratsaioa aurkeztu zuen. Gainera, giza eskubideen alde jardun zuen Paraguain Alfredo Stroessnerren diktadurak jazarritakoen defentsan. Horrez gain, pertsona txiroen alde lan egin zuen. Arketak ere diktaduraren jazarpena bizi izan zuen, stroessnertzaleek komunistatzat hartzen baitzuten. 1976an Arketa Espainiara bisitan joan zenean, erregimenak Paraguaira berriro sartzea debekatu zion.[2][1]
Hil aurretik Bolivian lan egiten zuen, baina gaixotu zenean Espainiara itzuli zen frantziskotarrek Logroñon zuten etxera. Azken egunak han igaro zituen, eta 2004ko apirilaren 22an hil zen 71 urte zituela.[2]
Irratsaioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De corazón a corazón
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Memoria de los Hermanos que nos precedieron. Necrología franciscana. Argentina, 238 or. ISBN 978-987-740-151-6..
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Murió el recordado padre Yosú Arketa» ABC Color 2004ko apirilaren 24a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 30a).