Yosu Yurramendi
Yosu Yurramendi | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Jean-Paul Benzécri |
Doktorego ikaslea(k) | Eduardo Rene Concepcion Morales (en) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Yosu Yurramendi Mendizabal matematikaria da, estatistika arloan aritutakoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle erretiratua da, eta Konputazio-Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean aritu izan zen irakasle eta ikertzaile.
Ikerketa gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ikergaien artean datuen analisia[1] eta zenbakien zenbakitze-sistemak[2] dira azpimarragarrienak. SPSS eta R programazio-lengoaietan ere aditua da.
Euskarazko produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematika era sakonean euskaraz landu zituen lehenengo matematikarietako bat izan zen. Anjeles Iztuetarekin batera 1977an Erabaketa teoria artikulua argitaratu zuen Elhuyar aldizkarian eta 1985ean Datuen analisia eta enuntziatuen logika Theoria aldizkarian.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 20 lan baino gehiago ditu katalogatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yosu Yurramendi Inguma datu basean
- Yosu Yurramendi Google Scholar-ren