Anjeles Iztueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Anjeles Iztueta
Anjeles Iztueta.jpg
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Bizitza
Jaiotza Tolosa1954ko urriaren 16a (63 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta politikaria
Enplegatzailea(k) Eustat
Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Emakunde
Udako Euskal Unibertsitatea
Innobasque

Anjeles Iztueta Azkue (Tolosa, Gipuzkoa, 1954ko urriaren 16a) politikaria eta matematikaria da. Eusko Alkartasuneko kidea da. Matematika Zientzietan lizentziaduna da Valladolideko Unibertsitatean. 1977tik 1982ra Estatistika gaietarako irakaslea izan zen Sarrikon eta Deustun. 1982tik 1988ra, berriz, Metodologia Arduraduna EUSTATen, eta 1989 eta 1991 bitartean, Ikerketa Plangintza eta Dokumentazio arduraduna Emakunden.

1997an Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi izendatu zuten, 1999an Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Arazoetarako sailburuordea, eta 2001ean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

Egun Metodologia, Berrikuntza, Ikerketa eta Garapen arloko arduraduna EUSTATen, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari ordea Arabatik eta Innobasque-ko Zuzendaritza Batzordekoa.[1]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika orokorrean eta estatistika bewreziki euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen Iztueta. Bi liburu hauek argitaratu zituen UEUko lehenengo urteetan:

  • Bariantz-analisia (1979)[2]
  • Estatistika: errealitatearen ikerketa osagai nagusien analisiaren bidez (1978)[3]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 15 lan baino gehiago bildu dira.[4]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]