Elena Lazkano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elena Lazkano
Zientzia Club Elena2.png
Bizitza
Jaiotza Donostia1969  (49/50 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Université catholique de Louvain Itzuli
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Donostia eta Lovaina
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea

Elena Lazkano Ortega (Donostia, Gipuzkoa, 1969) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Informatika Fakultatean lan egiten du, Konputazio-zientziak eta adimen artifiziala sailean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen lizentziatura Informatikan, gero Lovainako KUL unibertsitateko master bat egin zuen Adimen artifizialari buruz, eta 2004an doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean robotika mugikorren gaiaren inguruan.

Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) koordinatzen du Basi Sierra irakaslearekin batera. Talde honek robot mugikorrak eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du. Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.

BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen ari den proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu da taldearentzat robot bertsolaria garatzea.

Bere argitalpenak nazioarteko kongresuetan 30 baino gehiago dira.[1] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean berak egindako ekarpenak hamar baino gehiago dira.[2] Donostiako Informatika Fakultateko ordezkari gisa parte hartu izan du Jakiunde-k antolatzen dituen Jakin-mina hitzaldi zikloetan, gazteen garapen intelektuala eta pertsonala bizkortzera dago bideratuta dago hitzaldi horiek.[3] First Lego League-Euskadi elkartearekin ere lankidetzan aritu izan da, gazte robotikazaleentzako ekintzak antolatuta.

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[4]

Lasterka aritzearen zalea, hainbat herri lasterketatako sailkapenean ageri da Lazkano.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robot mugikorrak. Oinarriak (UEU, 2011)[5]
  • Sistema eragileen deskribapen funtzionala (UPV-EHU, 1995)[6]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elena Lazkanoren argitalpenak DBLP datu-basean
  2. Elena Lazkano Ortega irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>10 produktu)
  3. Jakiunde-k antolatzen dituen Jakin-mina hitzaldi zikloa.
  4. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  5. Astigarraga Pagoaga, Aitzol eta Lazkano Ortega, Elena. Robot mugikorrak. Oinarriak Udako Euskal Unibertsitatea. 2011. ISBN 978-84-8438-3377-2.
  6. Abascal Gonzalez, Julio, Alegria Loinaz, Iñaki, Lafuente Rojo, Alberto, Lazkano Ortega, Elena eta Rodriguez Lafuente, Clemente. Sistema eragileen deskribapen funtzionala (UPV/EHU, 1995) 4-7585-711-6