Edukira joan

Yr Hen Ogledd

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yr Hen Ogledd edo Iparralde Zaharra 550-650 urte bitartean.

Yr Hen Ogledd (galesez Iparralde Zaharra esan nahi du) 500. urte inguruan erromatarren atzeraldiarekin batera eta 800. urte inguruko bikingoen inbasioen bitartean Ingalaterrako iparraldean eta Eskoziako hegoaldean sortu ziren britaniar erresuma multzoa izendatzeko erabiltzen den izendapena da. Erresuma haietan britoi hizkuntzak mintzatzen ziren.

Izendapena lehendabiziko aldiz galestar erregeen atsegin eta onurarako bardoek beren kontakizunetan erabili ohi zuten. Galestarrek zuten hegoaldeko ikuspuntu erlatibotik ikusita, kontakizunotan agertzen diren gizonei Gwŷr y Gogledd ("Iparraldeko Gizonak") deritze.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]