Britoi hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Britoi hizkuntzak
Map Gaels Brythons Picts.png
Britainiar uharteak K. o. 400. urtean.
Gorriz: Britoiar hizkuntzen eremua.
Berdez: Gaelera hizkuntzen eremua.
Urdinez: Piktoen eremua.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Erresuma Batua eta Frantzia
Hiztunak Britainiera (hila)
Cumbriera (hila)
Piktoera (ziurrenik) (hila)
Galesa: 750.000
Kornubiera: 3.500 inguru (hila eta zaharberritze prozesuan)[1]
Bretainiera: 257.000
Rankinga Ez 100 mintzatuenen artean
Eskualdea Gales, Kornualles eta Bretainia
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Zelta hizkuntzak
Insular Celtic languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza kodeak

Britoi hizkuntzak uharteetako zelta hizkuntzen taldeko hizkuntza adar bat dira (zelta P taldea); uharteetako beste adarra, hizkuntza goidelikoek osatzen dute (zelta Q taldea). Britoi hizkuntzen barnean, gaur egun mintzatzen diren galesa eta bretainiera daude, bai eta orain dela gutxi arte mintzatu diren manxera eta kornubiera ere (kornubiera XVIII-XIX. mendeetan galdu zen; manxeraren azken hiztuna 1974an hil zen; gaur egun abian dira bi hizkuntza horiek biziberritzeko saiakerak). Horietaz gain, duela mende batzuk desagertu ziren cumbriera, britainiera eta ziurrenik piktoera ere talde honen barnean leudeke. Britoi izena (ingelesez, Brythonic) Sir John Rhys ikerlariak sortu zuen, galesezko brython («zelta indigena») hitzetik eratorrita, horrela anglosaxoi eta eskotoetatik ezberdintzeko asmoz.

Britainian, hizkuntza hauek mintzatu izan dira Burdin Arotik hasita, mendez mende. Gaur egun ere, Galesen eta Kornuallesen mintzatzen dira (azken herrialde horretan, milaka batzuk). Nahiz eta Britainiar uharteetako hizkuntza bat izan, VI. mendean saxoi, pikto eta eskotoen erasoetatik ihesi zihoazen britoien emigrazio bidaien ondorioz, Bretainian ere mintzatzen da multzo honetako hizkuntza bat: bretainiera. Hori dela eta, galesaren, kornubieraren eta bretainieraren arteko antzekotasunak handiak dira, batez ere azken bi hizkuntzen artekoak.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britoiak
Erromatar-britoiak
Mendebaldeko britoiak Hegoaldeko britoiak
Cumbriera Galesa Kornubiera Bretainiera

Parekotasun taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britoien kokaleku eta emigrazioak VI. mendean.
Kornubiera (SWF) Kornubiera (KK) Galesa Bretainiera Euskara
Kernewek Kernewek Cernyweg Kerneveureg Kornubiera/Kernuera
gwenenen gwenenenn gwenynen gwenanenn erle
kador kador cadair kador aldaka
keus keus caws keuz gazta
dhe-ves dhe-ves y ffordd allan/mas er-maez irteera
kodha koedha cwympo kouezhañ erori
gaver gaver gafr gavr ahuntz
chi chi ti etxe
gweus gweus gwefus gweuz ezpain
aber aber aber, genau aber aho (ibai)
niver niver rhif, nifer niver izen
peren perenn gellygen, peren perenn txerremen/udara/madari
skol skol ysgol skol eskola
megi megi mygu mogediñ erre
steren sterenn seren steredenn izar
hedhyw hedhyw heddiw hiziv gaur
hwibana hwibana chwibanu c'hwibanat txistu egin

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Albistea Berria egunkarian 2008ko maiatzaren 24a