Edukira joan

ZX Spectrum

Wikipedia, Entziklopedia askea
ZX Spectrum
home computer (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSinclair Research
GaratzaileaSinclair Research
Saldutako kopurua5.500.000 eta 5.000.000
Historia
Amaiera1992
AurrekoaSinclair ZX81
HurrengoaSinclair QL (en) Itzuli
Sorrera1982ko apirilaren 23a
Ezaugarriak
CPUZilog Z80 (en) Itzuli eta Zilog Z80A (en) Itzuli

ZX Spectrum-a 80ko hamarkadako etxe-ordenagailu ezagunetarikoa da. Lehen modeloa 1982ko apirilean Sinclair Research britainiar konpainiak Erresuma Batuan merkaturatu zuen, eta familiako azken modeloak 1993an fabrikatuak izan ziren. Bere erabilerraztasun eta salneurri merkeari esker herrialde askotako milioika lagunen lehen ordenagailua izan zen.

ZX Spectrum 16/48K (1982)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen modeloek 16 edo 48 kilobyte RAM eduki zezaketen. Beraien ROM 16 kilobytekoa zen, Sinclair BASIC-a edukiz. Zilog Z80-A 3,50 MHz-ko abiadurarekiko CPU bat zuten. Kanal bakarreko soinua barneko bibragailu batek sortzen zuen. Teklatua kautxuzkoa zen. Programak eta datuak kasete grabagailu arrunt batean (ez barne) grabatzen zituzten. Telebista arrunt baterako bideo irteera bat zeukaten (Spectrum guztietan bezala). Spectrum guztiek 256x192ko bereizmena zituzten, 15 kolorerekin.

ZX Spectrum + (1984)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ZX Spectrum +

Teklatu hobearekiko Spectrum 48 Kb bat zen. Honetaz gain, reset-botoi bat zuen.

ZX Spectrum 128 (1985)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ZX Spectrum 128

Bere teklatua eta aurreko modeloarena berdintsuak ziren. Baina barrutik ezberdinagoak ziren. 128 Kb RAM eta 32 Kb ROM (hobetutako BASIC-editore berri bat edukiz) zituen. Honetaz gain, hiru kanaleko soinu berria telebistan entzuten zen, MIDIrekin bateragarria zen eta zenbait periferikorako irteerak zituen.

ZX Spectrum +2 (1986)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Amstrad lehiakideak Sinclair erosi zuen. Bere lehen modeloa, ZX Spectrum +2-a izan zen. Spectrum 128 bat zen, hobetutako teklatu batekin eta garrantzitsuena: kasete grabagailu bat zuen karkasan barne. Lehen aldiz bi joystick-etarako portuak zituen (aurreko modeloetan kanpo-interfazeen bidez konektatzen ziren).

ZX Spectrum +3 (1987)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ZX Spectrum +3

Kasete grabagailuaren ordez, 3 hazbeteko diskete-unitate bat zeukan. ROM 64 Kilobytekoa zen, disketearen sistema eragilearekin.

ZX Spectrum +2A (1987)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere karkasa +2koa zen eta barnea +3koa zen.

50 klon ofizial zein ez-ofizial baino gehiago zenbatu dute, gehienak Ekialdeko Europan eta Hego Amerikan.

90ko hamarkadan Spectrum-a, gainontzeko 8 bit-eko ordenagailuak bezala, 16 bit-eko ordenagailu berriek ordezkatua izan zen.

Spectrum-ean erabiltzeko 13.000 programa baino gehiago sortu zuten. Gehienak bideo-jokoak, baina mota guztietako programak ere bai. Zenbait egungo bideo-joko programatzailek Spectrum-ean hasi zuten beraien lanbidea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Ingelesez) World of Spectrum - ZX Spectrum-ari buruzko webgune ofiziala. Milaka doako bideo-joko eta artxibo original, baita ere PC-an erabiltzeko emuladoreak.
  • (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Retrospec - Spectrum-eko jokoen PC-rentzako doako bertsio berriak.