BASIC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atari BASICen idatzitako adibide bat.

BASIC edo Beginner's All-purpose Symbolic Instruction Code (Hasiberrientzako helburu guztietarako instrukzioen kode sinbolikoa) maila altuko programazio lengoaia familia bat da. Erabilterraza zen lengoaia bat izateko asmoz sortu zen, 1964an. Baina 1980ko hamarkadan zabaldu zen bere erabilera batez ere eta gaur egun, beronen aldaera ugari ditugu gure artean.

BASIC hizkuntzak izugarrizko ospea izan zuen, bi inplementaziori esker batez ere, Tiny BASIC eta Microsoft BASIC, eta mikroordenagailu edo mikrokonputagailuen lehen hizkuntza bihurtu zen. Garrantzi handiko beste inplementazioen artean, hauek dira aipagarrienak: CBASIC (BASIC konpilatua), Integer eta Applesoft BASIC (Apple II-rentzat), GW-BASIC (konputagailu pertsonalentzat), Turbo BASIC (Borland) eta Microsoft QuickBASIC.

BASIC hizkuntzak aldaketak izan ditu urteak joan ahala. Horrela, aurreneko bertsioak interpretatuak ziren, ez egituratuak. Azkenekoak, berriz, egituratuak dira, eta sarritan, baita konpilatuak ere. BASIC da programatzaile hasberriek ikasten duten lehen hizkuntza, erabilerraza eta ulerterraza delako, eta beste hizkuntza zailago batzuen oinarrizko kontzeptu berdinak dituelako.

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibidea:

10 print "Kaixo, mundua!"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: BASIC Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]