Zakote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zakote
meat product (en) Itzuli eta plater prestatu
Materialakharagia

Zakotea, puska lehorra[1], fianbrea edo hotz-egosia[2] aldi baterako janari kantitatea da, mendira edo bidaia batera eramaten dena.[3] Fianbre terminoaren barruan dauden elikagaien artean hestebeteak, saltxitxak, haragi-pastelak eta abar daude. Normalean xerratan mozten eta sandwich edo ogitarteko moduan jaten dira. Bestetan hestebete-ohola batean ere zerbitzatzen dira (normalean arrautza egosiarekin batera) zizka-mizkak gisa. Fianbre deitzen zaie, halaber, ebakitako eta hotzean zerbitzatutako barbakoa baten hondarrei.

Kontserbazioa eta higienea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hestebeteak eta fianbreak giro freskoetan kontserbatu behar dira beti (batez ere udako hilabete beroetan). Fianbreak kontserbatzeko egokiena da ebakitzen diren unean bertan jatea, ebakitako fianbre batek azalera handiagoa duelako, bakterioek eta organismoek gehiago kaltetzen dutelako eta errazago oxidatzen delako. Horregatik, komeni da egunean kontsumituko den fianbre moztua erostea, gehienez ere hurrengo egunean jango dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  3. «zakote». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-10-10.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.