Tupperware

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tupperware
Datuak
Motamulti-level marketing company (en) Itzuli, Marka, kapital irekiko enpresa eta generic trademark (en) Itzuli
Jarduera sektoreaZuzeneko salmenta
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaDirect Selling Association (en) Itzuli, Fédération de la Vente Directe (en) Itzuli eta Direktesalgsforbundet (en) Itzuli
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1946
Sortzailea
SorlekuaOrlando
webgune ofiziala
Twitter: TupperwareWW Edit the value on Wikidata
Tupperware edukiontziak 2011n.

Tupperware etxerako produktuen marka patentatu baten izena da. Produktu sortaren artean, ezagunak dira sukaldeko eta etxeko janariak prestatzeko, biltegiratzeko eta eramateko plastikozko edukiontziak, zakote-ontzi modernoak, zeinak tuper izenarekin (gehienetan, ingelesezko ahoskera imitatuz, taper ahoskatua) hedatu diren erabilpenean (eta marka anitzek ekoizten dituzte halakoak 21. mendean).

1942an Earl Silas Tupper estatubatuar ingeniariak garatu zuen lehen udare formako edukiontzia; markaren produktuak 1948an merkaturatu ziren.

2013an, enpresaren saltoki nagusia Indonesia izan zen eta bigarrena Alemania. 2013an 200 milioi dolarretik gorako salmentak izan zituen Indonesian eta 250.000 saltzaile ditu herrialde horretan.[1]

Jatorriz marka patentatuaren izen hau, munduko hainbat hizkuntzatan lexikalizatu egin da, horien artean euskaraz, eta egun, nazioarteko hitza bihurtu da tupper, tuper edo taper irakurri eta entzun daiteke. Normalean elikagaiak gordetzeko edukiontzi txikiak, bi litrotik behera ia beti, izendatzeko erabiltzen da hitzaren aldaera hau. Edukiontzi horiek hainbat materialetakoak izan ohi dira, eta batzuk zuzenean erabil daitezke mikrouhin labeetan eta izozkailuetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tupperware topaketa bat 1950eko hamarkadan
Tupperwarren jatorrizko ohiko itxura

Tupperware Earl Silas Tupperrek (1907–83) garatu zuen 1946tik aurrera Mssachusettsko Leominster herrian.[2] Plastikozko edukiontziak garatu zituen janaria gordetzeko eta airetik babesteko. Patentatu zuen lehenengo itxiera sistemak arrakasta handia izan zuen eta bere lehiakideengatik berezitu zuen. Earl Tupperrek dagoeneko plastikozko Tupperwarea 1938an asmatu zuen, baina produktua soilik saltzen zen orduan indarrean jartzen ari zen aurkezpen-topaketetan. 1949 Tupperwarek 'Wonderlier Bowl' delakoa sortu zuen eta horrek sukaldeko tresnerien inguruko iraultza sortu zuen.

Tupperware aitzindaria izan zen zuzeneko marketin estrategian, Tupperware topaketen edo festen ondorioz sortu zena. Topaketa hauek aukera eman zien 1950eko hamarkadako emakumeei lan egiteko eta diru sarrera propio batzuk izaten jarraitzeko, izan ere, Bigarren Mundu Gerran zehar emakumeek izan zuten lan merkatuan lehen sartzeak eman zien diru sarrerak mantentzea ahalbidetzen baitzuen, etxeko zereginak erabat bazterrean utzi gabe.[3] "Topaketa" eredua etxekoandre izatearen ezaugarri orokorren gainean eraikia zegoen (adibidez, topaketaren plangintza, topaketaren harrera, lagun eta bizilagunekin sozializatzea) eta aukera berri bat sortu zuen lan egin edo behar zuten emakumeentzat. Brownie Wise (1913–92) Tupperwarearen izaera dibertigarriaz jabetu zen, eta hala, Tupperware topaketak bultzatu zituen.[4] Wisek, aurretik Stanley Home Productsen ordezkari izandakoak, horretarako estrategia bat garatu zuen.[5] Tupper hain geratu zen inpresionatua Wisekin marketin lehendakariorde izendatu zuela 1951ean. Handik lasterrera Wisek Tupperware Parties Inc sortu zuen.[6]

1950eko hamarkadaren hasieran Tupperwaren salmentak eta ospeak gorantz egin zuten nabarmen, batez ere Wisek Tupperware saltzen zuten emakumeengan zuen eraginari esker, baina baita ere egiten ziren zenbait topaketa bitxiei esker. Tupperware ezaguna egin zen garai batean zeinetan Bigarren Mundu Gerran lanean aritutako emakumeei "zoazte berriro sukaldera" esaten zitzaien.[7] Tupperware, beraz, ahalduntzee modu bat izan zen emakumeentzat, bereziki gerraosteko negozioen munduan leku bat eskaintzen zielako.[8][9]

1958an, Earl Tupperrek Wise kalera bota zuen Tupperware negozio sistemaren inguruko desadostasunak zituztelako. Ofizialki Tupper Tupperware topaketa-festa horiek izaten zituzten kostuen aurka zegoela esan zen. Halere, benetako arrazoia hainbat enpresek Tupper-ri enpresa erosteko eskaintza egin ziotela izan zen; hark uste zuen ez zela gai izango enpresa saltzeko emakume exekutibo bat bazuen.[10] Rexallek Tupperware erosi zuen 1958an.

Tupperware 1960an zabaldu zen Europara Mila Pondek Weybridgen, Ingalaterran, emandako Tupperware topaketa baten bitartez, eta hortik aurrera, mundura era zabaldu zen. Garai horretan, janzkera zorrotz bat eskatzen zitzaien Tupperware andreei: gonak eta mediak momentu oro, eta jantziarekin batera eskularru zuriak.[11] "Azenario erreklamoa" deritzon teknika erabiltzen zen topaketak sustatzeko: ordezkariak auzo batean atez ate joaten ziren eta etxekoandreei eskatzen zieten esperimentu batean parte hartzeko zeinetan azenario batzuk Tupperware edukiontzi batean jartzen ziren.[11]

Rexallek bere drogeriak saldu zituen 1977an eta Dart Industries izen berria hartu zuen. Dartek Kraftcorekin bat egin zuen eta horrela Dark & Kraft sortu zen. Enpresa banandu egin zen eta Darten aktiboak Premark International izena hartu zuten. Tupperware Brands Premarketik banandu zen 1996an; hiru urte beranduago, Illinois Tool Worksek Premark erosi zuen.

2003an, Tupperwarek Erresuma Batuan eta Irlandan lan egiteari utzi zion, izan ere, bezeroak ez baitzeuden eroso haien saltze ereduarekin.[12] Ordutik, inportazioa eta banaketa mugatu da herrialde horietan.[13] 2011ko erdialdean konpainiak Erresuma Batuan berriro merkaturatuko zela iragarri zuen,[14] eta langileak kontratatzen hasi zen, baina abendurako merkaturatzea bertan behera utzi zuten.[15]

Gaur egun, Tupperwarek ia 100 estatutan saltzen ditu bere produktuak, nahiz eta 1996ean goia jo eta 100dik gora gainditu herrialde kopurua.[16]

Tupperware topaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tupperware oraindik ere topaketa/festa ereduan saltzen da batik bat. Topaketa bere etxean artatzen dutenek sariak jasotzen dituzte egindako lanaren ordainean-edo. Tupperware topaketa artatzaile lana egiten duen "kontsultore" batek antolatzen du eta bere lagunak eta inguruko bizilagunak etxera gonbidatzen ditu produktuen gama ikustera. Antolatzaileek sari gisa produktuak jasotzen dituzte lortu dituzten salmenten araberakoak direnak. Topaketak eskoletan, lantokietan eta beste espazio komunetan ere egiten dira.

Herrialde askotan Tupperware produktuek bizi arteko bermea dute. Erresuma Batuan eta Irlandan bermea 10 urtekoa da.[17] Konpainia ezaguna da batez ere plastikozko bol eta edukiontziengatik, baina azken urteetan altzairuzko produktuak kaleratu ditu ere, esaterako, sukaldeko labanak. 1990eko hamarkadaren erdialdean salmenten eta irudiaren beherakada baten ondoren, konpainiak produktu linea berriak ireki zituen publiko gaztea erakartzeko.

Tupperware Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tupperware lau fabrika ditu Europan: Belgika, Frantzia, Grezia eta Portugal. 1961an, Tupperwarek Estatu Batuetaz kanpoko lehenengo fabrika ireki zuen Erembodegemen, Belgikan.[18]. 1965an, fabrika Alostera mugitu zuten eta Europako banaketa zentrorik handiena bilakatu zuen.[19]. Frabrika berri moderno bat inauguratu zen 2007an.[20].

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tupperwareren ekoizpen fabrika Frantzian 1973an ireki zen Joué-lès-Toursen (Indre eta Loira). Hasiera batean Frantziarako produktuak sortzeko asmoz ireki arren, 1980ko hamarkadan fabrika berezitu egin zen eta teknologikoki aurreratuagoak diren produktuak ekoizten hasi zen, batez ere mikrouhin labeekin bateragarriak zirenak. 1990ko hamarkadan produktuak hobekuntza izan dute diseinua eta materialen kalitatearen aldetik. 2014an Frantziako fabrika enpresaren ereduzko fabriken artean mantentzen zen eta bere ekoizpenaren %70a esportatzen zuen.[21]. 2017ko urriaren 19an, Tupperwarek Frantziako fabrikaren itxiera eta 235 lanpostuen galera iragarri zuen.[22] Fabrika 2018ko martxoaren 1ean itxi zuten.[23],[24],[25].

Produktu mota desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tupperware markako produktuak.

Gaur egun, Tupperwarek erabilpen mota bakoitzerako produktu desberdinak ditu aukera:

  • hozkailuan gordetzeko,
  • izozkailuan gordetzeko,
  • armairuan gordetzeko,
  • mikrouhin labean berotzeko,
  • ohiko labean kozinatzeko,
  • mikrouhin labean kozinatzeko,
  • iturri desberdineko labeetan kozinatzeko (ohiko eta mikrouhinak, adibidez),
  • bero mantendu eta zerbitzatzeko,
  • ohiko sukaldeko lanak, metalezko Chef series bitartez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joe Cochrane. Tupperware’s Sweet Spot Shifts to Indonesia. (Noiz kontsultatua: 2015ko apirilaren 7a).
  2. Earl Silas Tupper. Ideafinder.com. Sartze-data: 2013-02-28.
  3. Clarke, Allison J. (1999) Tupperware, Washington: Smithsonian Institution Press. 192–193 orrialdeak. ISBN 1560989203.
  4. (Ingelesez) Maurer, Elizabeth. (2017). Social Marketing Before the Internet. National Women's History Museum.
  5. (Ingelesez) Secret History Of: Tupperware. 2010-10-08.
  6. (Ingelesez) Bax C.. (2010). «Entrepreneur Brownie Wise: Selling Tupperware to America's Women in the 1950s» (testu librea) Journal of Women's History 22 (2)  doi:10.1353/jowh.0.0159..
  7. (Ingelesez) Wortz, Eleanor Thompson. Fly Gals of World War II. Robertson Publishing.
  8. Goudreau, Jenna, "The Tupperware Effect, Empowering Women Around The World", Forbes, 2011ko otsailaren 14a
  9. "Empowering the Community at Risk: The Partnership of PT Tupperware Indonesia and HOPE worldwide", Public Health Institute, ikerketa, 2009ko urria.
  10. (Ingelesez) «Tupperware! Program transcript» American Experience (WGBH) (Noiz kontsultatua: 2012ko otsailaren 23a)
    Aipua: «Charles McBurney, Tupperware staff: 'He wanted to sell the company. And he felt he couldn't sell it with a woman the head of it, and certainly a woman with such great power over the whole system, over the whole organization.'»
    .
  11. a b What is today's American Dream?. BBC News 2011ko martxoaren 28a (Noiz kontsultatua: 2011ko martxoaren 29a).
  12. (Ingelesez) Party is over for Tupperware UK. BBC News 2003ko urtarrilaren 23a (Noiz kontsultatua: 2011ko maiatzaren 10a).
  13. Tupperware. tupperware.co.uk.
  14. (Ingelesez) Did Tupperware parties change the lives of women?. BBC News 2011ko maiatzaren 10a (Noiz kontsultatua: 2011ko maiatzaren 10a).
  15. Mike Roberts – United Kingdom. LinkedIn. Sartze-data: 2013-02-28.
  16. (Ingelesez) Hilsenrath. (1996ko maiatzaren 26a). Is Tupperware Dated? Not in the Global Market. (Noiz kontsultatua: 2009ko maiatzaren 19a).
  17. (Ingelesez) Customer Service. (Noiz kontsultatua: 2009-05-19).
  18. (Frantsesez) Tupperware, un concept depuis plus de 50 ans : Un Concept. (Noiz kontsultatua: 2016ko maiatzaren 29a)..
  19. (Frantsesez) Eve-Marie Vaes; Roger Milutin. (1996). «Comment Tupperware vous met en boîte depuis 50 ans» La Libre Belgique (Noiz kontsultatua: 2016ko maiatzaren 29a)..
  20. (Frantsesez) Monique Baus. (2007). Tupperware ouvre sa nouvelle boîte. (Noiz kontsultatua: 2016ko maiatzaren 29a)..
  21. Cécile Debise, « Usine Tupperware : un succès du made in France », Journal du Net, 2014ko martxoaren 13a.
  22. franceinfo avec AFP. Tupperware ferme son seul site français, 235 postes supprimés. (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 19a)
    Aipua: «Tupperware justifie cette fermeture pour rétablir sa compétitivité. Il y a dix ans, il y avait 55 machines à l'usine de Joué-lès-Tours, aujourd'hui, il y en a 8, et elles ne tournent pas à plein régime»
    ..
  23. (Frantsesez) «Tupperware : l’usine française va fermer, 235 emplois supprimés» leparisien.fr 2017-10-19 (Noiz kontsultatua: 2017-12-18).
  24. (Frantsesez) https://www.lanouvellerepublique.fr/actu/tupperware-le-montant-du-cheque-sur-la-table. (Noiz kontsultatua: 2018-01-04).
  25. (Frantsesez) BUSINESS, BFM. Les Tupperware « made in France », c'est fini. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]