Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren erantzukizuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otsailaren 19ko agerraldi ofiziala Eibarko Coliseo Antzokian.

2020ko otsaileko Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren erantzukizuna aurretik egoniko irregulartasunekin lotuta dago. Zati bat Verter Recycling enpresari egotzi zitzaion (zabortegia enpresa pribatua izatean) eta beste bat Administrazio publikoari (enpresaren jardunaren inspekzioa behar bezala burutu ez izanarengatik).

Erantzukizun penala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireko ikuspegia, 2020ko irailean.

Lehen egunetako krisia bideratu ostean, Eusko Jaurlaritza (inspekzioen arduraduna) eta Verter Recycling 2002 enpresa (jabea) kontrol faltaren ardura elkarri leporatzen hasi ziren:

  • Jaurlaritzaren arabera, istripua "zabortegia kudeatzen zuen enpresa pribatuaren" erantzukizuna zen. Hori zela eta, konponketa lanak subsidiarioki egiteko prest agertu bazen ere, kostua enpresaren gain geratuko zela iragarri zuen (80-100.000.000 eurotako gastu estimazioa).[1] José Tesán injeniari zibilaren arabera, ostera, gastu hau 1.000.000.000 eurotara igo zitekeen lanotan konplikazioak aurkitu ezkero.[2] Istriputik lau hilebetera, lanen ardura Verterrek berak hartu zuen.[3]
  • Enpresaren arabera, Jaurlaritzaren inspekzioek "ez zuten sekula zabortegiaren egonkortasuna" zalantzan jarri, istripuaren arrazoi nagusia alegia. Izan ere, Erkoreka bozeramaileak berak esan zuen 2019ko udan eginiko azken inspekzioan antzeman ziren irregulartasunak maila txikikoak izan zirela.[4]
  • Langileak kexu agertu ziren, luiziaren lehen uneetan enpresako arduradunek ez zutelako planorik ekarri, eta injeniaria ez zelako 8garren egunera arte bertaratu.[5]

Otsailaren 10ean, instrukzio epaitegiak diligentziak ireki zituen Verter Recycling 2002 enpresaren aurka, lan eta ingurumen delitua egotzita;[6] albistea Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak eman zuen, nahiz eta epaitegiak ez zuen ezer esan.[7] Egun berean, Jaurlaritzak 7 eguneko epea eman zion enpresari interbentzio plan bat egiteko, hori bete ezean haien aurkako neurriak iragarriz.[8]

Hurrengo egunetan, Jaurlaritzak Verterren aurkako salaketa jarri zuen Fiskaltzan, inspekzioan detektatutako akatsak zuzendu ez izanarengatik.[9]

Otsailaren 16an, instrukzioarekin lotutako zenbait berri zabaldu ziren:

  • Zaldibarko zabortegian aritutako zenbait langilek han gertatutako irregulartasunen lekukotasunak eman zituzten,[10] besteak beste zaborren negozioan "diru eta interes asko" mugitzen zirela azpimarratuz, "Eusko Jaurlaritzak bazekiela hor zer gertatzen ari zen" seinalatuz, eta "mafia" hori kontrolatu beharra zegoela adieraziz.[11] Izan ere, Zaldibarkoa fondoko arazo baten islada bezala interpretatu zen: Administrazioak ez baitzekien nora zijoazten EAEko obretako hondakinen %26a.[12] Hurrengo egunetan, Instrukzio Epaitegiaren aginduz, Ertzaintza langileei deklarazioak hartzen hasi zen.[13]
  • Zabortegiko arazo propioez gain, EAEko Geologoen Elkargoko zenbait kidek Ermuko autobidearen obren eragina argitu beharra seinalatu zuen. Obra hauek istripuan eragina izan zutela frogatu ezkero, ardura Bizkaiko Foru Aldundiarena izango bailitzatekeen.[14]

Otsailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak bigarren salaketa[15] jarri zion Verterri Fiskaltzan,[16] enpresak pitzaduren berri bazuela adieraziz, eta halere ez zuela aktibitatea gelditu.[9] Izan ere, Verterrek bazuen lur mugimenduen berri: luiziaren ostean lehenik enpresako Zuzendari Teknikoak, eta gero Zuzendari Komertzialak,[17] jaurlaritzako ingurumen inspektoreei horrela adierazi zieten; eta Moreno sailburuordeak ots 10ean enpresari eskatutako dokumentazioan ere adierazten zen "Otsailaren 4, 5 eta 6ean berriki agertutako arrakala batzuen gainean lanean ari zirela". Hori jakitean erabaki zuten salaketa jartzea, Administrazioa derrigortuta baitago hori egitera delitu zantzuak aurkitzen direnean.[18]

Handik egun gutxira, Bizkaiko Foru Aldundiak[19] eta Eibarko eta Ermuko udalek ere akusazio partikular

bezala aurkeztuko zirela iragarri zuten, lehen biak EH Bilduko ordezkarien ekimenez.[20] Akusazioa eramateko, hasieran azken biek Acies abokatu bulegoa kontratatu zuten, EAJ-ko Euzkadi Buru Batzarreko kide ohi batek zuzendua.[21] Baina otsailaren 28an, Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak abokatu bulegoz aldatzea erabaki zuen, eta Ermua eta Zaldibarrekin batera aritzea.[22]

Otsailaren 26ean, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak iragarri zuen Verterri baimenak eman zizkioten Zaldibarko Udal Gobernuei ere erantzukizunak eskatuko zitzaiela. [23]

Otsailaren 27an, Zaldibarko Udalak ere akusazio partikular bezala aurkeztea erabaki zuen, EAJ, PSE-EE eta EH Bildu alderdien adostasunarekin.[24]

Otsailaren 28an, Juanjo Alvarez EHU-ko Zuzenbide Katedratikoak epaiketa bi urterako aurreikusi zuen.[25]

Martxoaren 5ean, Ekologistak Martxan taldeak kereila jarri zion Verter Recycling enpresari Durangoko Epaitegian, eta aztertzen ari ziren Administrazioaren kontra ere prebarikazioarengatik jotzea.[26]

Martxoaren 13an, Jaurlaritzako arduradunek seinalatu zuten, Verterrekin batera, Beltranen enpresak ere istripuan nolabaiteko erantzukizuna izan zezakeela, hondakinak ezartzen aritzen zenez.[27]

Ekaina hasieran, Ertzaintzak baieztatu zuen ikerketak kudeaketan irregulartasunak izan direla erakusten ari zela, kriminalitate zantzuekin. Zehatzago esanda: baimendu gabeko materialak isurtzen zirela; kargak etorri ahala botatzen zirela, ikuskatu barik; amiantoa kontrolik gabe hartu zela (baimena izan aurretik, alegia); langileen eskubideen kontrako delitua.[28]

Uztailaren 21ean, Verter Recycling 2002 enpresaren sortzaile eta jabe Jose Ignacio Barinaga, enpresaren kudeatzaile (eta Barinagaren iloba) Arrate Bilbao eta azpiegituraren injeniari Juan Etxebarria atxilotu zituzten ertzainek. Halere, ordu batzuen buruan deklaraziorik hartu barik askatu zituzten, Ertzaintzaren Polizia Judizialaren (atxilotzeko agindua eman zuena), Durangoko epaitegiaren (ingurumen delitua ikertzen ari dena) eta Eibarko epaitegiaren (pertsonen kontrako delitua ikertzen ari dena) arteko deskoordinazioa tartean.[29]

2022ko urrian Europako Batzordeak San Lorenzo auzo elkarteak, Zaldibar Argitu plataformak eta Ekologistak Martxan sartutako eskari bati erantzun zion, ebatziz Jaurlaritzak ez zuela Europar Batasuneko legeen urraketarik egin. Erantzun hau Eusko Jaurlaritzak bidalitako dokumentazioan oinarriturik eman zen.[30]

Langileen segurtasunaren aurkako delituaren eta homizidioaren auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko irailean jakin zen enpresak, fiskaltzak eta familiek epaiketaren aurretiko akordio batera iritsi zirela, Verter Recyclingeko arduradunen espetxeratzea saihestuz, eta beraz auzi penala itxiz.[31]

Halere, 2022ko urrian Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak 300.000 eurotako isuna ezarri zion enpresari "laneko arriskuaren prebentzioaren alorrean oso arau hauste larriengatik".[32]

Ingurumenaren eta osasun publikoaren aurkako delituaren auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko irailean, Bizkaiko Auzitegiak akusazio bezala ari ziren lau udalerriei akusazioa egiteko eskubidea ukatu zien, auzitik kanporatuz. Adituek erabaki hauek kritikatu zituzten, auzia argitzea oztopatzen zutelakoan.[33] Abenduan, instrukzioaren baitan akusatuak deklaratzera deituak izan ziren, epailearen galderei erantzuteari uko egin bazieten ere.[34]

2022ko irailean, instrukzio epaileak Geyser enpresako bost arduradunen ikerketa abiatu zuen, ingurumenaren aurkako delitua egin eta agiriak faltsutu ote zituzten argitzeko. Era berean deitu zituen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko bi teknikari (Geyser enpresak egindako proiektuaren aldaketan prebarikazio delitua egin ote zuten argitzeko) eta beste teknikari bat, 2017ko zabortegiaren ikuskaritza egin zuena.[35]

Erantzukizun politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurlaritzaren furgoneta baten gaineko protesta pintadak.

Eusko Legebiltzarreko eta Bizkaiko Batzar Nagusietako oposizioari egotzi zaio:

  • Krisia politikoki erabiltzea.[36][37][38] [39][40][41]
  • Hondamendiaren aurrean oposizio destruktiboa egitea.[42]
  • Rementeria Ahaldun Nagusiaren esanetan: luizitik ordu gutxira oposizioarekin hitz egin zuten, "elkarrekin aritzea posible zelakoan. Ez zen horrela izan. Zapuztua nago. Batzuek zaurietan zirikatzea nahiago dute, edozein aitzakia Gobernua higatzeko erabiliz. Laguntza ukatzea zitalkeria da. Ez geuri laguntzea: gizarteari baino".[43]
  • Honen aurrean, Alderdi Popularreko lehendakari Amaya Fernandezek adierazi zuen krisiari aurre egiteko politikoek bat egin beharra zutela, alderdi eta siglen gainetik.[44] EH Bilduko BBNNetako apoderatu Onintze Oleagak, berriz, “datu ofizial objektiboak” eskatu zituen, “hondamendi hau elkarrekin konpondu" ahal izateko.[45]

Ezker abertzaleari egotzi zaio:

  • Herritarren beldurra eta amorrua manipulatzea.
  • Aitor Elizaran ETAkide ohiaren bidez[46] EAJ-ren kontrako kanpaina bat sustatzea.[47][48]
  • Oposizioan edo agintean izan direnean (Zaldibarko Udalean kasu) zabortegiaren arazoa konpontzeko ezer ere egin ez izana.[49][50][51][52]
  • Honen aurrean, Maddalen Iriartek gaia hautes-leihatik kanpo uzteko asmoa adierazi zuen[53] eta otsailaren 21ean krisiari aurre egiteko alderdien mahai bat osatzeko proposamena luzatu zuen[54][55]);

EAJ-i egotzi zaio:

  • Krisiaren lehen egunetan, PSE-rengandik bereiztu nahi izana[56] (Verter Recycling enpresako zenbait kide alderdi sozialistaren hurbilekoak dira), haiek De Miguel eta Montai[57] auzietan jeltzaleekiko izan duten elkartasun faltaren ordainetan.[58]
  • Jaurlaritzaren kudeaketa txarraren ardura.[37]
  • Informazioa ukatzea.[59]
  • Langileen eta osasun publikoaren kaltea.[59]

Arriola ingurumen Sailburuari egotzi zaio:

  • Verterren inguruan sortutako sare klientelarraren buru izatea (lehenengo Eibarko alkate zela, eta gero Ingurumen sailburu).[60]
  • Desagertuen familiarekiko enpatia falta.[61]
  • Zaldibarko zabortegiaren arduradunakin berak eta bere alderdiak (PSE-EE) zuten loturak ezkutatzea.[62][63]
  • Enpresaren sorrerari eta inspekzioei buruzko informazioak lehen unetik ez ematea.[64]
  • Bere menpeko langileak isilarazi nahi izatea.[65][66]
  • Detektatutako hainbat irregulartasuni jaramonik egin ez izana.[67]
  • IKS-eeM errejistroan aitortutako datuak eta zabortegian sartutako tonak bat ez etortzean, lege urratzea begibistakoa zela.[68]
  • 2019ko ekainean eginiko inspekzioaren egonkortasun txostena ezkutatzea: ordurako askotan zeharka aipatua (Verterri sekulan baino puntuazio baxuena ekarri ziona), baina sekula ez argitaratua,[68][44][69] Argia aldizkariak lortu arte.[69]
  • Ingurumen Sailak zabortegiaren inspekzioen zorroztasun falta.[70][71]
  • Azken puntu hau espreski ukatu zuen Arriolak.[70]

PSE-EEri egotzi zaio:

  • EAJ-ko kide batzuen aldetik Jaurlaritzaren kudeaketari buruzko zenbait defentsa egin diren arren, PSE-EE-ren aldetik (Ingurumen eta Lan Sailak beraien esku izanik) isiltasun ia erabatekoa mantentzea.[72][73] (Idoia Mendia lehendakarigaiaren lehen adierazpenak otsailaren 14ean izan ziren).[74]
  • Jaurlaritzako Saila bere esku egon denean, hondakinen arazoari behar bezala ez ekitea.[48]
  • Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko Lehendakariak (PSOE) otsailaren 29ean EAE bisitatu zuen, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaiari babesa emateko; ez batak ez besteak, ez zuten Zaldibarko hondamendigunea bisitatu.[75]

Jaurlaritzari egotzi zaio:

  • Hondamendia ekidite aldera, zabortegia behar bezala kontrolatu ez izana.[41][76][63][77]
  • Larrialdiaren unean, Larrialdien Kudeaketa Legea aplikatu ez izana (Lehendakariak bere menpeko sail guztien aginte bateratua hartuz);[78] horren ondoriozko deskoordinazioarekin.[61][76] Arriola Ingurumen Sailburuak ere seinalatu zuen aginte bateratu horren gabeziak arazoak ekarri zituela.[61]
  • Lehendakariak lehen egunetan biktimekiko erakutsitako enpatia falta, eta gaiari buruz egindako galderen aurreko harrokeria.[79][80][40][76] Urkulluk kritikak onartu zituen, damua erakutsiz eta "bere agintaldiaren une emozional garratzena" bizitzen ari zela aitortuz.[81]
  • Informazio politika desegokia[38][72][48][76] Urkulluk aitortu zuen zabortegian piztutako sutearen ondorioz hartutako babes-neurriak "akaso gehiegizkoak" izan zirela, alarma soziala piztuz.[81]
  • Zonaldean bizi diren 46.000 pertsonen artean oinarririk gabeko lasaitasun mezuak zabaltzea.[82][83][63]
  • Jarduera kutsatzaileen informazioa, ikuskaritzen emaitzen[84] eta hondakin arriskutsuen berri eman ez izana.[63]
  • Mahai teknikoa eratzeko (besteak beste Jaurlaritza, Aldundia eta Udala) zazpigarren egunera arte itxaron izana.[72]
  • Krisi mahaian laugarren egunera arte teknikoek ez parte hartzea (geologoek, topografoek eta injeniariek).[85]
  • Gerora jakin ziren irregulartasunei buruz Arriola Ingurumen Sailburua azalpenak ematetik libratu nahi izana.[86]
  • Hainbat aldetik espreski salatu zen Jaurlaritzak larrialdiaren aurrean eginiko kudeaketa: Eguzki,[87][88] EAEko Alderdi Popularra,[89][79] Podemos Euskadi, [90][80][91] EH Bildu,[92][93] Eusko Legebiltzarreko oposizioa,[94] UGT,[95] STEILAS,[96] ELA[97] eta SATSE[98] Ertzaintzaren SiPE sindikatua,[99] CCOO,[100][101] Zero Zabor Bizkaia.[102]
  • Honen aurrean, Jaurlaritzak onartu zituen kritika bakarrak komunikazioaren eta senideekiko enpatiaren arlokoak izan ziren; larrialdian krisiaren kudeaketa eta Sailen arteko koordinazioa ona izan zirela, eta Jaurlaritzaren kontrola egokia izan zela mantenduz.[103]

Bizkaiko Foru Aldundiari egotzi zaio:[104]

  • Beharginak aurkitzeko baliabide urriak.
  • Zabortegiaren jardunaren kontrol falta.[63]
  • Suhiltzaileen jarduera-protokoloaren falta.
  • Lehen orduetako langileek izan zuten babes falta.
  • Sailen arteko eta Erakundeen arteko koordinazio txarra.
  • Hondakin arriskutsuen berri eman ez izana.[63]
  • Publikoki Bizkaiaren hondakinen kudeaketa eredugarritzat aurkeztea.[105]

Zaldibar, Eibar eta Ermuko udalei egotzi zaio:

  • Hondakin arriskutsuen berri eman ez izana.[63]

Istriputik hilebetera, kudeaketa akatsen arduradun politikoen aldetik ez zen inolako dimisiorik aurkeztu; herri mugimenduek Arriola sailburuarena espreski eskatu arren.[106][63][29] Jaurlaritzaren aldetik aldaketa bakarra egin zen: Iñaki Arriola Ingurumen sailetik kentzea, Garraio sailburu izendatzeko.[107]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :24 izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :115 izeneko erreferentziarako
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-14). «Erkoreka tilda de «irregularidades menores» los factores que llevaron a Zaldibar a la peor nota posible» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :121 izeneko erreferentziarako
  6. (Gaztelaniaz) «El juzgado abre diligencias por delito laboral y medioambiental a Verter Recycling» naiz: 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  7. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :41 izeneko erreferentziarako
  8. «"Joko zikin bat dago ezbeharra aprobetxatu nahi izan duena bere joko politikorako"» Euskal Irrati Telebista 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  9. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :104 izeneko erreferentziarako
  10. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-16). «Transportistas aseguran que en Zaldibar los residuos tóxicos se ocultaban bajo la tierra mezclados» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  11. Petxarroman, Iñaki. ««INORK NAHI EZ ZITUEN HONDAKINAK JOATEN ZIREN VERTERRERA»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  12. Lete, Irati Urdalleta. «Egon daiteke beste Zaldibar bat?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  13. (Gaztelaniaz) «Los trabajadores dicen a la Ertzaintza que se simulaba el reciclaje de los vertidos para superar las inspecciones» El Correo 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  14. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :55 izeneko erreferentziarako
  15. (Gaztelaniaz) «¿Qué recorrido judicial tendrá el derrumbe del vertedero de Zaldibar?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  16. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  17. «Verter Recycling trabajó sabiendo que había grietas» https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 22a).
  18. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :107 izeneko erreferentziarako
  19. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :134 izeneko erreferentziarako
  20. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2020-02-26). «Eibar y Ermua se personarán conjuntamente en la causa abierta a la escrombrera de Zaldibar» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  21. (Gaztelaniaz) Zelaieta, Ahoztar. (2020T07:53). [https://twitter.com/Ahoztar1972/status/1233057569482117125 «HILO El despacho de abogados contratado por los ayuntamientos de Ermua y Eibar para personarse como acusación en el juicio del vertedero de Zaldibar lo preside el exresponsable de Relaciones Exteriores del PNV, miembro del EBB entre 2007 y 2016. En la foto junto a Ortuzar.pic.twitter.com/hT2VuMS3WG»] @Ahoztar1972 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  22. Eibar, EHBildu. (2020T06:31). «Eguerdi on! Bozeramaile batzordean beste abokatu batzuk kontratatzea adostu dugu. #Eibar, Ermua, Zaldibar eta Elgetako udalekin batera adostu eta denok ordezkatuko gaituena #ZaldibarArgituhttps://twitter.com/EHbildueibar/status/1233325277046091778 …» @EHbildueibar (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  23. (Gaztelaniaz) «Las 31.500 toneladas de Zaldibar que nadie quiere» El Independiente 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  24. «Zaldibar se personará como acusación particular en la causa abierta del vertedero» https://dotb.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 28a).
  25. (Gaztelaniaz) «¿Qué recorrido judicial tendrá el derrumbe del vertedero de Zaldibar?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  26. «Ekologistak Martxan taldeak Verter Recycling 2002 S.L. enpresaren aurka kereila jarri du Zaldibarko luizia dela eta» Ekologistak Martxan - Euskal Herria 2020-03-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  27. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :179 izeneko erreferentziarako
  28. (Gaztelaniaz) «La Ertzaintza ve "indicios de criminalidad" en la gestión del vertedero de Zaldibar al poner en "riesgo grave" el entorno natural y la salud de las personas» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  29. a b «Zaldibarko zabortegiaren enpresako arduradunek ez dute deklaratu epailearen aurrean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  30. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2022-10-04). «Lakua se da por exculpado en Zaldibar tras un informe de la CE de tres folios» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  31. «Sei hilabeteko kartzela zigorra adostu dute Verter Recyclingek eta fiskaltzak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-09-04).
  32. Alberdi, Iosu. «Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko zigorra ezarri dio Verterri» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  33. (Gaztelaniaz) «La Justicia retira de la investigación de la catástrofe de Zaldibar a cuatro ayuntamientos afectados» Alberto Uriona 2021-09-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  34. «Verter Recyclingeko arduradunak mutu, epailearen galderen aurrean» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  35. Petxarroman, Iñaki. «Zaldibarko auzian Jaurlaritzako hiru teknikarik prebarikazio delitua egin duten ikertuko dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  36. «EAJ-PNV DENUNCIA LA CAMPAÑA DE ACOSO A SU AFILIACIÓN LANZADA POR ACTORES POLÍTICOS RECONOCIBLES QUE ESTÁN HACIENDO “UN USO VIL” DEL TRÁGICO SUCESO DE ZALDIBAR» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  37. a b (Gaztelaniaz) «El Gobierno de Urkullu tendrá que dar explicaciones del derrumbe de Zaldibar en el Parlamento» naiz: 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  38. a b (Gaztelaniaz) Zaldibar, falta información – Más Que Palabras. (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  39. «El PNV reprocha que la oposición se haya dedicado a dar mítines, mientras Urkullu se dedicaba a solucionar lo de Zaldibar» https://www.deia.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 17a).
  40. a b «DEPURAR RESPONSABILIDADES, SEGUIR TRABAJANDO Y BUSCAR SOLUCIONES» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  41. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :88 izeneko erreferentziarako
  42. (Gaztelaniaz) BOLETIN, EL. «El PNV ve “falta de espíritu constructivo” de la oposición en Zaldibar» EL BOLETIN (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  43. «Rementeria: "Hay todavia riesgo de nuevos derrumbes en el vertedero. Hay grietas grandes"» El Correo 2020ko otsailaren 27a (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 27a).
  44. a b (Gaztelaniaz) «Vertedero Zaldibar: El informe de Zaldibar» okdiario.com 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  45. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :148 izeneko erreferentziarako
  46. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :21 izeneko erreferentziarako
  47. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-12). «Urkullu pasa por Zaldibar dos días después de adelantar las elecciones» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  48. a b c «NUNCA EL PNV HA GESTIONADO MEDIO AMBIENTE» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  49. (Gaztelaniaz) «Erkoreka: "Nadie quiere un vertedero junto a su casa pero todos generamos residuos"» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  50. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-22). «Una mariposa en Zaldibar» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  51. «Cuando la verdad también se tira al vertedero» https://www.deia.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 23a).
  52. (Gaztelaniaz) Navarro, Pablo Ordaz, Juan. (2020-04-12). «La doble tragedia de Zaldibar» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  53. «Zin dagit ez dela EH Bildu izango Zaldibar hautes-lehiara eramango duena» Euskal Irrati Telebista 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  54. Hermosilla, Gotzon. «EH Bilduk alderdien mahai bat osatzeko eskatu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  55. «Zaldibarko zabortegiko krisiagatik alderdien mahai bat osatzeko eskatu du EH Bilduk» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  56. «Zaldibarkoaz, Urkullu lehendakariak otsailaren 18an emango ditu azalpenak Legebiltzarrean» Argia 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  57. (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «Llodio contrató siete veces en medio año a la empresa de eventos de un cargo del PNV tras la llegada de un alcalde nacionalista» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  58. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :17 izeneko erreferentziarako
  59. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-28). «Casado lanza al paracaidista Iturgaiz desde Ermua y Zaldibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  60. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :172 izeneko erreferentziarako
  61. a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :114 izeneko erreferentziarako
  62. «Arriola no sancionó al vertedero pese a conocer las deficiencias» ELMUNDO 2020-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  63. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «Zaldibar Argitu pide dimisiones «antes del inicio de la campaña electoral»» El Diario Vasco 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  64. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :19 izeneko erreferentziarako
  65. (Gaztelaniaz) «El Gobierno Vasco trata de imponer la ley de silencio a la plantilla de Medio Ambiente para ocultar su responsabilidad en Zaldibar» Plone site (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  66. (Gaztelaniaz) «ELA denuncia que Lakua «trata de imponer la ley del silencio» entre sus trabajadores sobre Zaldibar» naiz: 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  67. Eizagirre, Estitxu. (2020-02-26). «Jaurlaritzak bazekien Zaldibarko zabortegian ez zirela ari araudia betetzen» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  68. a b (Gaztelaniaz) Eulixe. «La crisis del vertedero de Zaldibar, crónica de una tragedia silenciada (Cap. II)» Eulixe (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  69. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :154 izeneko erreferentziarako
  70. a b «Gobierno Vasco rechaza que una falta de rigor en el control causara derrumbe» Alicante Voz (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  71. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :163 izeneko erreferentziarako
  72. a b c (Gaztelaniaz) «Urkullu, ante la crisis de Zaldibar: de rechazar a la UME a negar el riesgo para la salud» El Independiente 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  73. (Gaztelaniaz) Mendia, Idoia. (2020T02:18). [https://twitter.com/IdoiaMendia/status/1230074117430423553 «Quiero volver a enviar mi solidaridad a las familias de Joaquín y Alberto y a la población de Ermua, Eibar y #Zaldibar. Las instituciones tenemos que afrontar que, aunque se haya cumplido con toda la normativa vigente no ha sido suficiente para evitar esta tragedia.pic.twitter.com/HiN9tYjK2Y»] @IdoiaMendia (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  74. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :169 izeneko erreferentziarako
  75. Vergara, Javier Ruiz de. (2020-03-05). «Zaldíbar le estalla al PSOE por su veto al Ejército y la indiferencia de Sánchez» www.esdiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  76. a b c d Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :136 izeneko erreferentziarako
  77. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-03-06). «¿Por qué continúan enterrados en el vertedero de Zaldibar los dos empleados sepultados a un mes del derrumbe?» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  78. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-25). «Nadie en Lakua propuso aplicar la Ley de Gestión de Emergencias por el derrumbe de Zaldibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  79. a b (Gaztelaniaz) S.A, Web Financial Group. «PP critica la gestión "desde la soberbia" del Gobierno vasco de la crisis de Zaldibar y el "desprecio" a la población» BOLSAMANIA (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  80. a b (Gaztelaniaz) S.A, Web Financial Group. «Podemos critica a Urkullu por su "insensibilidad" y ve "irresponsable" la gestión de la crisis de Zaldibar» BOLSAMANIA (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  81. a b «Urkulluk autokritika egin du, Zaldibarko luiziaren ondoren izandako erreakzioagatik» Euskal Irrati Telebista 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  82. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-14). «Aviso, cinco días tarde, para cerrar ventanas en Ermua, Eibar y Zaldibar» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  83. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :47 izeneko erreferentziarako
  84. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :178 izeneko erreferentziarako
  85. (Gaztelaniaz) «Los expertos en geología, topografía e ingeniería tardaron cuatro días en entrar en el comité de crisis» El Correo 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  86. J.R.V. (2020-03-10). «Zaldíbar: PNV y PSOE se acobardan y esconden a su consejero responsable» www.esdiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  87. «Zaldibarko hondakindegia: desolazioa eta ilunkeria» Eguzki Talde Ekologista 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  88. saretik. (2020-02-17). «Zaldibar debe sepultar el actual modelo de gestión como negocio de las basuras» Borroka Garaia da! (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  89. Press, Europa. (2020-02-14). «PP vasco pedirá "responsabilidades políticas" si Urkullu no aclara dudas "justificadas" sobre la "tragedia" de Zaldibar» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  90. «Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa "tamalgarria" izaten ari dela esan du Martinezek» Euskal Irrati Telebista 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  91. (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. «Podemos ve "desastrosa" la gestión de Zaldibar y espera la autocrítica de Urkullu» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  92. (Gaztelaniaz) «Iriarte: "Nos merecemos un Gobierno que no se esconda ante una situación de crisis"» Euskal Irrati Telebista 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  93. Press, Europa. (2020-02-15). «Otegi afirma de que "la prepotencia y la soberbia no ocultarán una gestión catastrófica en Zaldibar"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  94. (Gaztelaniaz) «La oposición eleva la presión sobre Urkullu y exige que asuma «responsabilidades»» El Correo 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  95. (Gaztelaniaz) Admin-Euskadi. «UGT denuncia falta de cultura preventiva ante el desprendimiento en el vertedero de Zaldibar.» euskadi.fespugt.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  96. (Gaztelaniaz) juanjo.basterra. (2020T05:54). «STEILAS quiere denunciar todo el caos que está teniendo lugar en el vertedero de Zaldibar. Lo que se presentó como un accidente se está convirtiendo en una catástrofe.pic.twitter.com/4hd39cW1et» @jotabe1963 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  97. «ELAk Zaldibarreko zabortegiaren inguruan ari diren langileentzat babes neurriak eskatzen ditu» Plone site (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  98. (Gaztelaniaz) «SATSEk Zaldibarko zabortegiaren eraginpean dauden langileak babesteko neurriak eskatu ditu» Satse (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).[Betiko hautsitako esteka]
  99. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :90 izeneko erreferentziarako
  100. Press, Europa. (2020-02-18). «CCOO pide a Educación "claridad y medidas preventivas eficaces" para los trabajadores del entorno de Zaldibar» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  101. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :124 izeneko erreferentziarako
  102. «Ecologistas advierten que la tragedia del vertedero de Zaldibar "no fue un accidente"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  103. Hermosilla, Gotzon. ««Adituen aholkuei jarraitu diegu; instituzio batek ezin du bestela jokatu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  104. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2020-02-28). «La Diputación de Bizkaia abre un expediente sancionador a la empresa del vertedero de Zaldibar» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  105. «Zalla-Güeñes y Zaldibar: tres pueblos, dos realidades» Mugalari Kultura (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  106. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-04-02). «Euskal Herriko balkoietan burrunbada egitera deitu du Zaldibar Argituk apirilaren 6an» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  107. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Arriola repite, pero dejando Medio Ambiente» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).