Zapateria kalea (Iruñea)
Kokapena | |
---|---|
Auzoa | Alde Zaharra |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Zapateria kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko kale bat da.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruñeko Udal Plazan hasi eta Kontseiluko plazan amaitzen da, hain zuzen ere, San Anton kalea hasten den lekuan.
Kalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere izena Erdi Aroan zapatarien gremioaren jarduera bertan kokatua zegoelako datorkio. 1423ko Batasun Pribilegioa argitaratu zen arte, kale hau San Nikolas burguaren kale nagusia izan zen.
XVIII. mendean kale honek hiri barnean maila sozial altua bereganatu zuen, hori oraindik gaur egun ikusgai dauden bertako eraikinetan antzeman liteke, jauregi barrokoak lekuko direlarik, tartean Navarro Tafallatarren jauregia, bai eta auzotarren etxeek dituzten armarriak ere.
Gaur egun merkatal giro nabarmena duen auzoko beste kale bat gehiago besterik ez da.
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mutiloa jauregia
- Navarro Tafallatarren jauregia
- Diario de Navarraren ordezkaritza, Zapateria kaleko 49. zenbakian.
Navarro Tafallatarren jauregia, gaur egun EAJ alderdiko batzokia.
Diario de Navarra egunkariaren Zapateria kaleko ordezkaritza edo lokala.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |