Iruñeko Udal Plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Iruñeko Udal Plaza

Bandera Pamplona.svg Iruñea
Chupinazo8.jpg
Iruñeko Udal Plaza txupinazoaren unean..
Herrialdea
Probintzia
 Euskal Herria
 Nafarroa Garaia
Iruñeko Udal Plaza hemen kokatua: Euskal Herria
Iruñeko Udal Plaza
Iruñeko Udal Plaza
Iruñeko Udal Plaza hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Iruñeko Udal Plaza
Iruñeko Udal Plaza
Iruñeko Udal Plaza hemen kokatua: Iruñeko Alde Zaharra
Iruñeko Udal Plaza
Iruñeko Udal Plaza
Koordenatuak: 42° 49′ 05.87″ N, 1° 38′ 38.56″ W / 42.8182972°N,1.6440444°W / 42.8182972; -1.6440444Koordenatuak: 42° 49′ 05.87″ N, 1° 38′ 38.56″ W / 42.8182972°N,1.6440444°W / 42.8182972; -1.6440444

Iruñeko Udal Plaza Iruñeko Alde Zaharraren bihotzean dagoen plaza bat da. Bere izenak ongi adierazten duen moduan bertan Iruñeko udaletxea kokatua dago. Bestalde, plaza honetan Santo Domingoko aldapa eta Merkatarien kaleak bat egiten dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko burguak», «Batasun Pribilegioa» eta «Nabarreriako gerra»

Plaza honek jatorria Erdi Aroan du: Karlos III.ak, Iruñeko burguen arteko ika-mikak amaiarazi nahian (Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin), 1423an Batasuneko Pribilegioa plazaratu zuen. Horren bidez, hiri jurisdikzio horiek udal batean bildu ziren, armarri eta zerga bakarren azpian. Agindu horrek, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko esan zuen, nahiz eta harresiak luze arte ez ziren desagertu.

Denboraren poderioz gatazka latz horiek ahaztu ziren. Hiru burguen arteko eremuan, hots, gaur egun plaza hau dagoen gunean, Iruñeko udaletxea eraiki zen. 1585an San Nikolas eta San Zerninen artekoan, berriz, Kale Berria sortu zen.

Sanferminak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sanferminak» eta «Iruñeko entzierroa»

Plaza hau mundu osoan ospetsua baldin bada, Sanfermin jaiei hasiera ematen dien txupinazoaren kokalekua izateagatik da, uztailaren 6eko eguerdiko 12:00etan jende eta festazaleez lepo egoten delarik, bai eta jai horietako azken egunean Pobre de Mi abestia abestu ohi den uztailaren 14ko gauean ere. Bestalde, Iruñeko entzierroaren ibilbide ere bertatik pasatu ohi da.

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko udaletxearen atzealdean eta hortaz plaza honetatik oso hurbil dagoen Merkatuaren kaleko Done Jakue plazan Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioak honako autobus-linea hauek eskaintzen ditu:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona14.GIF Udaletxea - Arrotxapea - Artika 06:40 - 22:20 21 zerbitzu eguneko

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea