Zaporozhiar kosakoak Sultanari gutuna idazten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zaporozhiar kosakoak Sultanari gutuna idazten
Ilja Jefimowitsch Repin - Reply of the Zaporozhian Cossacks - Yorck.jpg
Jatorria
Sortzailea Ilia Repin
Sorrera-urtea 1891
Jatorrizko izenburua Запорожцы пишут письмо турецкому султану
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura
Zabalera 361 zentimetro
Altuera 217 zentimetro
Genero artistikoa gudu margolaritza
Deskribapena
Oinarritua reply of the Zaporozhian Cossacks Itzuli
Kokapena
Lekua Errusiar Museoa
Bilduma Errusiar Museoa
Inbentarioa Ж-4005
Gertaera nabarmenak creation
Kanpo loturak

Zaporozhiar kosakoak Turkiako Mehmed IV.a Sultanari gutuna idazten (errusieraz Запорожцы пишут письмо турецкому султану), ukrainieraz Запоро́жці пи́шуть листа́ туре́цькому султа́нові), 1880an hasi eta 1891n Ilia Repin errusiar margolariak amaitutako margolan ezagun bat da. 2,03 × 3,58 metroko neurriak dauzka.

Repinek lan urteak margolanean bertan idatzi zituen, Alexandro III.a Errusiakoak 35.000 errubloren truk erosi zuen, garai hartan errusiar margolan batengatik ordaindutako diru kopuru handiena. Tsarrak erosi zuenetik San Petersburgo hirian Errusiar Museoan ikusgai dago.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sultanaren ultimatuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«
Mehmed IV.a sultana Zaporozhiako kosakoei...
Sultan gisa; Mahoma profetaren semea, eguzkia eta ilargiaren anaia, Jainkoaren biloba eta erregeordea, Mazedonia, Babilonia, Jerusalem eta Goi eta Behe Egiptoko erresumen erregentea, Jesukristoren hilobiaren zaindaria, feideikomisarioa eta Jainkoak berak hautatua, musulman herriaren itxaropena eta erosotasuna, kristautasunaren elkarsortzailea eta defendatzaile handia... Agintzen dizuet, Zaporozhiar kosakook, modu boluntarioan men egin nazazuela eta eta arma erresistentziarik gabe, Gainera, zuen erasoekin gogoaitzetik amaitzea agintzen dizuet.
—Mehmed IV.a, Otomandar Inperioaren sultana
»

Kosakoen erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera erantzuna adarjotze sail batez osatu omen zen, Sultanaren tituluez baliatuz:

«

Zaporozhiar kosakoak turkiar sultanari!

Oi sultana, turkiar deabrua, deabruaren anai madarikatua, Luzifer berberaren lagun eta idazkaria. Zure ipurdi biluziaz triku bat ere hiltzeko gai ez zaren zein motako deabruzko zalduna zara? Deabruak kaka egin eta zure armadak jan. Inoiz ezingo dituzu, putakumea, kristauen seme-alabak subditu bilakatu; ez diogu zure gudarosteari beldurrik, lur nahiz itsasoz borrokatuko gatzaizu, ustel zaitez.

Babiloniar alproja, mazedoniar eroa, Jerusalemgo kantinaria, Alexandriako ahuntzen larrujotzailea, Goi eta Behe Egiptoko urdezaina, armeniar txerria, Podoliako lapurra, tartariar katamita, Kamyanétseko borreroa, mundu honetako nahiz hilen munduko ergela, gure Jaunaren aurreko inozoa, sugearen hiloba eta guren zakilen karranpa. Txerri muturra, behor ipurdia, hiltegiko txakurra, antikristautasunaren aurpegia, zeure amarekin larrua jo ezazu!

Horregatik zaporozhiarrok aldarrikatzen dugu, ezdeusa, inoiz ez zara ez kristauentzako txerriak bazkatzeko gai izango. Amaitzeko, datarik ez dakigunez eta egutegirik ez dugunez, ilargia zeruan da, Jaunaren urtea da, egun berdina hemen nahiz han, hortaz musukatu gaitzazu ipurdian!

»

Ukrainierazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]