Alexandro III.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alexandro III.a Errusiakoa
Shilder AlexanderIII.jpg
Errusia Guztien enperadorea

1881eko martxoak 13 - 1894ko azaroak 1
Alexandro II.a Errusiakoa - Nikolas II.a Errusiakoa
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1845eko otsailaren 26a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Bizilekua San Petersburgo
Talde etnikoa Errusiarra
Heriotza Livadiya1894ko urriaren 20a (49 urte)
Hobiratze lekua San Petersburgoko katedrala
Heriotza modua berezko heriotza (Nefritisa)
Familia
Aita Alexandro II.a Errusiakoa
Ama Maria Alexandrovna
Ezkontidea(k) Maria Feodorovna
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Romanov dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza ortodoxoa
Errusiar Eliza Ortodoxoa
Ekialdeko Kristautasuna
IMDb nm1640169
SignatureAlexanderIII.jpg

Alexandro III.a Errusiakoa (San Petersburgo, 1845ko martxoaren 10agreg.otsailaren 26ajul.San Petersburgo, 1894ko azaroaren 1agreg./urriaren 20ajul.) Errusiako tsarra izan zen 1881etik 1894ra. Alexandro II.aren eta Maria Hesse-Darmstadteko enperatrizaren bigarren semea izan zen. 1865ean tsarevitx bihurtu zen, haren anaia zaharrena, ordu arte tsarevitx zena, Nikolas Nizan hil ostean, eta Dagmar Danimarkakoa (María Fiodorovna) printzesarekin ezkondu zen, anaiaren bidea jarraituz. Ezkontza horretatik hainbat ume jaio ziren:

Alexandro III.a 1881ean tronuratu zen, Alexandro II.a San Petersburgon eraila izan ondoren. Subirano autoritario eta energiaz betea izan zen, Errusiako monarkiaren sistema autokratiko eta absolutista bere horretan gorde zuena.

Europako bigarren jendarmetzat hartua izan zen (lehenengoa, haren aitona Nikolas I.a izan zen), eta bat-batean nefritisak jota hil zen 1894an, 49 urterekin. Hori dela eta, ez zuen astirik izan bere seme Nikolas II.ari gobernu mota nolakoa izatea nahi zuen erakusteko. Arazo sozialak konpondu gabe zueden Errusian eta 1905eko altxamendura eraman zuen egoera hark, baita 1917ko Errusiako Iraultzara ere: horrek Romanov dinastiari amaiera jarri zion.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro III.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan